Kataluniarren %47,1ek independentziaren alde bozkatuko luke galdeketan
Kataluniarren % 47,1ek independentziaren alde bozkatuko luke azaroaren 9ko galdeketan, eta % 19,3k, berriz, kontra, (CEO) Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak asteazken honetan plazaratutako azken barometroaren arabera. Bestalde, % 8,6k Katalunia Estatu izatearen alde bozkatuko luke, baina estatu independente izatearen kontra. Gainera, % 9,4k ez du erabaki zer bozkatu eta % 1,8k ez du galdera hori erantzun nahi izan.
Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak azaroaren 9ko erreferendumari buruzko galderak gehitu ditu, lehen aldiz, bere barometroan.
2.000 kataluniar inguruk erantzun dituzte Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroaren galderak, eta galdetzaileek aurrez aurre egin dituzte galderak.
Jordi Argelaguet Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroko zuzendariak kazetarien aurrean azaldu duenez, balizko galdeketa batean "baiezko bikoitzak" % 50eko muga gaindituko luke; izan ere, ez lirateke abstentziora joko luketenak eta zer bozkatu ez dakiten horien zati bat kontatuko. Independentziari emandako babesa % 55-56 ingurukoa izango litzatekeela iragarri du, aurreko barometroen emaitzak eta beste erakunde batzuen inkestak kontuan hartuta.
Barometroan parte hartu dutenek erabilitako argudioak ere hizpide izan ditu Argelaguetek. Hala, baiezko bikoitza bozkatuko dutenek autonomia eta kudeaketa ekonomikoa azpimarratu dituzte. Katalunia estatu ez independente baten aldekoek autonomia gehiago nahi dute, baina Espainiaren barruan beti ere. Ezezkoa bozkatzeko asmoa dutenek, berriz, sentimendu arrazoiak eta Espainiaren batasuna bermatzeko beharra nabarmendu dute.
Katalunia independente batek Europar Batasunean jarraituko lukeen galdetuta, ia erdiek uste dute oso litekeena dela kanpoan gelditzea. % 37,6k uste dute, ordea, hori gertatzeko arriskua txikia dela. Azkenik, % 16,9k ez daki zer gertatuko litzatekeen eta % 0,6k nahiago du ez erantzun.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.