Sestaoko alkatea salatu dute, etorkinak ez erroldatzea egotzita
Zortzi pertsonak, bost familia eta beste bi lagun, Sestaoko alkatearen aurkako salaketa bat jarri dute gaur Barakaldoko Auzitegian, etorkinak eta ijitoak ez erroldatzea, prebarikazioa edota neurri “baztertzaileak” hartzea egotzita. Bizkaiko Sos Arrazakeria elkartearen laguntzarekin jarri dute salaketa.
Sestaoko alkateari prebarikazioa eta arrazakeria egotzi diote, pertsona horiek, etorkinak izateagatik, ez erroldatzeagatik.
Nekane Garcia Sos Arrazakeriako bozeramaileak azaldu duenez, afera 2012. urtean hasi zen eta, hasiera batean, Bergararekin konpontzen saiatu ziren.
Alkateak bere horretan jarraitu zuenez, salatzaileek Arartekoarengana jo zuten. Horrek, alkateari eskatu zion pertsona horiek erroldan sartzeko, baina Bergarak ez zituen Arartekoaren gomendioak jarraitu eta, horrenbestez, bide administratiboarekin eta Estatuko Estatistika Institutuarekin saiatu ziren.
Aurkeztutako salaketarekin batera, froga moduan, alkateak higiezinekin egindako bi bileratako audioak ere entregatu dituzte. Grabazio horietan, legea "egunero" hautsi egiten duela onartzen du Josu Bergarak. Hauek dira, hitzez-hitz, bere adierazpenak:
"Etorkinei ez diet Sestaora etortzea debekatuko, hori egitea ezinezkoa delako baina, gutxienez, inork nahi ez dituzten pertsonak ez daitezela Sestaon sartu!".
"Etorkinak ez etortzea ez dut esaten. Seguruenik jende on asko egongo da hona bizitzera, hipoteka ordaintzera edota bere gauzatxoak egitera etorri nahi duena. Baina, egin dezagun aukeraketa txiki bat eta, horretarako, koordinazioa beharko dugu".
"Kaka guztia Sestaora? Ez, ez, kada ez da gehiago Sestaora etorriko, bestela nik botako dut. Ni arduratuko naiz, ostiaka noski, baina bota egingo ditut. Noski, kaka ez du inork nahi, jendeak leku guztietatik botatzen dituelako. Herri guztietan, inork ez ditu ijitoak nahi".
Erkoreka, 'harrituta'
Gai horren inguruan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esan du berak Josu Bergara ezagutu egiten duela eta, horrenbestez, "argi" esan dezakeela "hori ez dela bere estiloa".
"Ez da bere estiloa gai politikoak edota jendearekin tratatzerako orduan", adierazi du.
Hala ere, nahiago izan du Bergarak hedabideen aurrean egingo dituen adierazpenei itxarotea, balorazio bat egin aurretik. "Seguruenik, bere jarrera argi eta garbi utziko du gizartearen aurrean", amaitu du.
Erroldatzeko eskumena udaletxeena dela gogoratu du Aburtok eta erroldatuta egoteak "gure babes sisteman sartzeko aukera" zabaltzen duela azpimarratu du. "Hori oso garrantzitsua da", Aburtoren ustez.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusiak esan du Bergararen hitzak "onartezinak eta xenofoboak" direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Segurtasunaz gehiago eta eskumenez gutxiago arduratzeko gomendatu dio PPk Zupiriari
PPren Legebiltzarreko bozeramaileak deitoratu duenez, sailburua "ez dago egon behar duen horretan", eta "segurtasunaz eskumenez baino gehiago kezkatuko balit", bere ustez, "polizia hobeto hornituta egongo litzateke".
Ceutara legez kanpo iritsi diren herritarrak berehala Marokora itzularaziko ditu Espainiako Gobernuak
Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Marokotik Ceutarako muga, kontrolik gabe. Horietako asko, Tarajal ingurutik sartu dira, batzuk igerian eta beste batzuk kostaldetik oinez.
Espainiako Poliziak Bilbon egindako esku hartzea "onartezina" izan dela esan du berriz Zupiriak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, polemika hau ez da hasi Espainiako Poliziak egindako atxiloketekin, Espainiaren futbol partidaren harira izan ziren istiluekin baizik.
Zapateroren eta haren alaben eta idazkariaren kontuei buruzko informazioa eskatu die banketxeei Calama epaileak
Auto batean, Plus Ultra auziaren ardura duen magistratuak dio zantzuak daudela esateko Espainiako Gobernuko presidente ohiak "egitura antolatu bat" zuzentzen zuela, bezero jakin batzuei mesede egiteko, legez kanpoko jardueren bidez.
Jon Insaustik afari solidarioak bizilagunak gizarteratzea eta laneratzea errazteko kudeatzearen alde egin du
Afari solidarioen debekuak piztu duen polemikaren harira, Donostiako alkate Jon Insaustik, asteazken honetan, azaldu du ekimenak administrazioaren erantzuna behar duela, eta gizarteratzea eta laneratzea sustatzera bideratuta egon behar duela. Era berean, nabarmendu du inguruko udalerriek ere neurri horiek lehenago edo geroago hartuko dituztela.
Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko
Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.
Bi urteko kartzela-zigorra, sare sozial batean terrorismoa goratzeagatik eta ETAren biktimak umiliatzeagatik
Atxilotuari haur-pornografia ere aurkitu zioten konfiskatutako gailuetan.
Espainiako Poliziako sindikatuek Zupiriaren adierazpenak kritikatu dituzte
Espainiako Poliziaren Konfederazioak ziurtatu du ez duela Eusko Jaurlaritzaren baimenik eskatu behar lurralde horretan jarduteko; bitartean, Sindicato Unificado de Policiak (SUP) Zupiriari aurpegiratu dio "10 egun" izan dituela erasoak ikertzeko.
EH Bilduren arabera "kezkagarria da" hainbat erakundek hizkuntza eskakizunetan "atzera egitea"
Koalizio abertzaleak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken Lan Eskaintza Publikoan hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten plazen kopurua % 89tik % 66ra murriztu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, % 85etik % 54ra.
Transferentziez hitz egiten segitzen dutela esan du Ubarretxenak eta uda ostean "zorte hobea" izatea espero du
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio eta Autogobernu sailburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, akordioek sakonak izan behar dute Bitariko Batzordea biltzeko.