Mas:'Kontsulta legearen aurka egitea beste eraso bat izango litzateke'
Artur Mas Generalitateko presidenteak Kataluniako kontsulten legea "ez ukitzeko" eskatu du, eta inpugnatzea "beste eraso bat" izango litzatekeela salatu du. Era berean, Kongresuan bideratu eta gero, kataluniarrei kontsulta egiteko beste aukera bat galduko litzatekeela iritzi dio.
Kataluniako presidenteak mezua igorri dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari Parlamentuko kontrolerako saioan, Estatuak subiranotasun prozesuari eman dizkion "ezezkoen" ostean ez dezan "pilotu automatikoan" jarraitu, bestela "talka" egiteko norabidean doalako.
Bestalde, Masek uste du Europako hauteskundeen emaitzak "aparteko bermea" direla subiranotasun prozesuarentzat, eta, ondorioz, ez du "atzerapauso bat bera ere emango". "Atzerapausorik ez ematea bezain garrantzitsua da aurrerapauso guztiak ondo ematea", Masen arabera. Hori dela eta, azaroaren 9ko kontsulta ahalbidetzen duen kontsulten legea ez blokeatzeko eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri