ETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6 urteko kartzela-zigorra Carasatorrerentzat, Loiolako atentatuagatik

Donostiako Loiolako kuarteleko etxebizitzen kontra tiro egiteagatik zigortu dute Juan Ramon Carasatorre. 1995ean izan zen atentatua.
Juan Ramon Carasatorre
Juan Ramon Carasatorre

Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela-zigorra ezarri dio Juan Ramon Carasatorre (Zapata/Mikel) ETAko kideari, 1995ean, Donostian, Loiolako kuarteleko etxebizitzen kontra tiroz egindako atentatuagatik. Ez zen inor zauritu.

Atentatuaren delituagatik zigortu dute Carasatorre. Zigor horri, baina, hilabeteko zigorra gehitu diote, ibilgailua lapurtzeagatik. Epaiaren arabera, ETAko Donosti taldeko beste bi kiderekin batera kuartelera heltzeko baliatu zuen autoa.

Auzitegi Nazionalak frogatutzat jo du taldeko beste bi kideekin batera egin zuela erasoa. Hain zuzen ere, Valentin Lasarte eta Francisco Javier Garcia Gaztelu (Txapote) dira bi kide horiek. Atentatu hori dela eta, aurretik jaso zuten horiek zigorra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X