Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1937an Asturiasen borroka egin zuen gudari bat omendu dute Gernikan

Frankisten aurkako brigada baten buru izan zen Benito Reola gudariaren gorpua irailean aurkitu zuten Leongo herri batean.
MAM-eko argazkia: omenaldia-gernikan_
MAM-eko argazkia: omenaldia-gernikan_

Ahaztuak 1936-1977 memoria historikoa berreskuratzearen aldeko elkarteak Benito Reola Hermosilla gudaria omendu du gaur Gernikako Batzar Etxean. Reola Oviedoko kolpisten aurka eraso egin zuten bi brigadetako baten burua izan zen 1937an.

Asturiasko Parlamentuko ordezkariak omenaldian izan dira, Jose Antonio Agirre garaiko presidenteak Asturiasera frankisten aurka borrokatzera bidalitako militar errepublikarrari errespetua eta esker ona adierazteko.

Frankismoaren aurka borroka egin eta Asturiasen hil ziren gudari guztiak omendu dituzte ekitaldian.

Reolaren gorpua irailean aurkitu zuten, Leongo Cuadros herrian, gerra zibiletik desagertuta egon ostean.

Ahaztuak 1936-1977 elkartearen ikerketei esker, 1937ko azaroaren 1ean Asturiasetik gertu dagoen Cuadrosko zona batean armaz zauritutako bi gorpu aurkitu zituztela jakin zen, eta litekeena zela horietako bat Reolaren gorpua izatea.

Hilotzen ondoan aurkitutako dokumentazioari esker, gorpuetako bat Reolarena zela jakin zen, eta handik atera eta hilerrira eraman zuten.

Lurperatu ostean, hilketa nor egin zuen jakiteko ikerketa abiatu zuen Ahaztuak elkarteak. Horrela, kasua Jurisdikzio Militarraren esku gelditu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X