Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marotoren diskurtso 'xenofoboa' salatu du Izagirrek

Kanpotik datorren jendea 'esku-zabal' hartu behar dela eta 'erreztasunak eman' behar zaizkiela esan du Donostiako alkateak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Izagirre Marotoren hitzaldi 'xenofoboa'ren aurka agertu da

Juan Carlos Izagirre Donostiako alkateak gogor krikatu du Javier Maroto Gasteizko alkatea, etorkinei buruz esan zituenagatik. Laguntza sozialetatik bizitzea egotzi zien  Marotok magrebtarrei. Adierazpen horiek guztiz "xenofoboak" direla eta "xenofobia sustatzen" dutela adierazi du Izagirrek.

Gasteizko alkateak aste honetan bertan berretsi ditu orain egun batzuk egin zituen adierazpen polemikoak. Bere hitzetan, "egia handia da" etorkinen kolektiboak, esaterako marokoarrak eta aljeriarrak, hiritar "guztiek" ordaintzen dituzten "zerbitzu sozialen kontura" bizi direla, eta hori aldatu nahi duela azpimarratu zuen.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Marotoren hitzoi buruz galdetuta, Izagirrek adierazi du Donostiako Udal Gobernua  "justu kontrako norabidean" ari dela lanean, kanpotik datorren jendea "esku-zabal" hartuz eta "era guztietako erraztasunak" emanez.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan egon daitezkeen iruzur zantzuak etorkinekin "nahasteak" xenofobia "sustatu" besterik ez duela egiten esan du Donostiako alkateak. "Nire ustez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta dagokionari ematen zaio, beste laguntza guztiak bezala", gaineratu du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X