Bartzelonako alkatea: 'Galdeketa debekatzea prebarikazioa litzateke'
Xavier Trias Bartzelonako alkateak esan duenez, Gobernuak ezingo du "legezkoa" den galdeketa galarazi Katalunian, eta, hala eginez gero, prebarikazioa litzatekeela ohartarazi du.
3/24 telebista katean egindako elkarrizketa batean, Triasek adierazi du erreferenduma egin egingo dela azaroaren 9an "legezkoa izango delako", Kataluniako Parlamentuak Herri Galdeketen Legean hala jasoko duelako.
"Legea ondo egiten badugu, eta ziur nago Parlamentuak hala egingo duela, kontsulta legezkoa izango da", esan du.
CiUko alkatearen esanetan, "oso larria da" Gobernuak argudioak bilatzea galdeketa egitea oztopatzeko, eta legezkoa izanda debekatzea "prebarikazioa da".
Triasen arabera, Kataluniak legearen arabera jardun behar duen heinean, "Estatuaren egiturek ere kontuz ibili behar dute erabakiak hartu eta aplikatzean, erabat legalak izanda".
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri