Kataluniako kontsulta legea onartu du Berme Batzordeak
Estatuen Berme Batzordeak Kataluniako kontsulten legea onartu du gaur, ia alderdi guztien babesarekin, lau aurkako boto jaso baititu.
Zenbait alde aztertu ostean heldu da Berme Batzordea erabaki horretara; galdeketaren helburua, parte hartzaileen erregistroa edota deialdiaren dekretua eta definizioa, besteak beste.
Berme Batzordeak, ordea, ez dio, PPCk eskatutako galdera bikoitzari erantzun, independentzia aukera bezala sartzea, alegia, honen aburuz, ondorio juridikoak falta baitira. Berme Batzordeak argi utzi du Espainiako sistema konstituzionalak ez duela, inondik inora, galdeketak deitzea ukatzen.
17 aldeko boto izan ditu txostenak (CiU, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP) eta 4 kontrako boto (PPC y Ciutadans). Gainera, atzera bota dituzte PPCren, Ciutadansen, PSCren eta ICV-EUiAren zuzenketak.
Uztailaren 16an, Kataluniako Parlamentuko Gai Instituzionalen Batzordeak kontsulten legea onartu zuen eta, orain, Berme Batzordearen babesa jaso du galdeketak. Datorren irailean Kataluniako Parlamentuan egingo den osoko bilkuran eman beharko zaio oniritzia.
Homsek dio argudio juridiko "sendoak" daudela galdeketa egiteko
Frances Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan du Berme Batzordeak kontsulten legea onartu duela eta horrek argi uzten duela Kataluniako galdeketa guztiz konstituzionala dela eta kontsulta egiteko "arrazoi pisutsuak" daudela.
"Galdeketarako deia egingo da, izan ere, legearen baitan botoa emateko argudio juridiko pisutsuak daude ", esan du, eta gaineratu du Gobernuak "trabarik" ez dezala jarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri