Espainiak eta Frantziak immigrazioa eta jihadismoa, aztergai
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Bernanrd Cazeneuve Frantziako bere homologoarekin bilduko da gaur, immigrazioa eta jihadismoa aztertzeko helburuarekin.
Gobernu espainiarrak Katalunian duen Ordezkaritzaren egoitzan izango da topaketa, eta bertan legez kanpoko migrazioa, Europar Batasunera doazen etorkinen mugimenduak, egoera Mediterraneoan eta jihadismoaren kontrako borroka izango dute hizpide.
Aldebiko eta EBren ikuspuntutik aztertuko dira gaiak, Barne Ministerioak zehaztu duenez.
Fernandez Diazek immigrazioa aztertzeko azken egunotan izandako bigarren bilera izango da gaurkoa, aurreko asteazkenean Mohamed Hasad Marokoko Barne ministroarekin Tetuanen bildu eta gero. Aurreko horretan, Fernandez Diazek Polizia marokoarrak Rabaten egindako "erantzuna" eta "prestutasuna" eskertu zuen.