Pedro Sanchezek jarraitzaile faltsuak atzeman ditu Twitter kontuan
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, jarraitzaile faltsuak atzeman ditu Twitterreko bere kontuan eta gertaturikoa jakinarazi die sare sozialaren arduradunei.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidentearen Twitter kontuan mezu hau irakur zitekeen gaur: "Atzoko kanpainak aurrera jarraitzen du. Twitterrek Espainian duen ordezkaritzarekin harremanetan gaude, horrelako kontuak kentzeko. #NoBots. Twitterreko Taldea".
"Goizeko lehen orduan jarraitzaile faltsu gehiago nituela atzeman dut eta Twitterri jakinarazi diot", adierazi du Pedro Sanchezek bere Twitter kontuan. Pedro Sanchezek 73.000 jarraitzaile ditu Twitterren, eta azken orduetan jarraitzaile berriak sortu zaizkio Mariano Rajoyri gertatu bezala.
Twitter Espainiako Gobernuko presidentearen kontua garbitzen eta haren jarraitzaile faltsuak ezabatzen hasi zen. Aipaturiko jarraitzaile "faltsu" gehienak jatorri arabiarrekoak ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"