Ortuzar izango da EAJren ordezkaritzaren burua Diadan
Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izango da EAJk Diadaren ospakizunak direla eta, Kataluniako Generalitatak eta Parlamentuak deitutako ekitaldi ofizialetara bidaliko duen ordezkaritzaren burua. Asteazken eta ostegun honetan, irailak 10 eta 11, izango dira ekitaldi horiek, eta Ortuzarrekin batera, han izango dira Joseba Aurrekoetxea EAJren Antolakuntza ordezkaria eta Iñaki Goikoetxea Kanpo Harremanetarako burua ere.
Ohar bidez jakitera eman dutenez, EAJren ordezkaritza asteazken arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Bartzelonara, eta lehen ekitaldia 20:20an izango dute Llotja de Marren. Oinordekotza Gudaren baitan, Bartzelonaren erorketaren 300. urteurrena gogoratuko dute ekitalde horretan.
Ostegunean, hilak 11, Rafael Casanovaren oroitarrian egin ohi den lore-eskaintzan parte hartuko dute EAJko buruzagiek, 09:00etatik aurrera. EBBko presidenteak komunikabideen aurrean hitz egingo du ondoren, eta, amaitu ostean, Euskadira itzultzeko bidaiari ekingo diote ordezkari jeltzaleek.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Plus Ultra auziko epaileak uste du Zapaterok eta bere ingurukoek 1,9 milioi euroko irabaziak izan zituztela
Espainiako Gobernuko presidente ohia ekainaren 2rako deitu dute Auzitegi Nazionalera, eragimen-trafikoa eta lotutako beste delitu batzuk egotzita.
Zapaterok ziurtatu du “inoiz” ez duela Plus Ultraren aldeko gestiorik egin
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere "jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti".
Gobernuak espero du “Justiziak justizia egitea” Zapaterorekin, eta haren ondarea defendatu du
Gobernuaren bozeramaile Elma Saizek adierazi du pandemian hainbat airelineari emandako maileguek enpresak eta lanpostuak salbatzeko aukera eman zutela.
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzia 2021ean Plus Ultra konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoarekin lotuta dago. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Voxek eskatutako zentsura mozioari ez ikusiarena egin dio PPk, eta fokua Sanchezen inbestidurako alderdiengan jarri du
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian. Albisteak erreakzio soka luzea ekarri du panorama politikoan.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.