Artur Masen B plana: kontsulta independentista udalek deitzea
Kataluniako Generalitatea azaroaren 9an kontsulta independentista egin ahal izateko moduak aztertzen ari da, eta, horren ildotik, Artur Mas presidentearen B plana ez da jada hauteskundeak aurreratzea, baizik eta erreferenduma udalen esku uztea.
La Vanguardia egunkariak azaldu duenez, ekimenak 2009. urteko irailean Arenys de Munt herrian egin zuten kontsulta independentista izango luke oinarri.
Zalantza nagusia Generalitateak izan beharko lukeen zeregina da. Izan ere, esku hartuko balu, baliteke Auzitegi Konstituzionalak berriz ere debekatzea deialdia.
Egunkariak aipatutako iturrien esanetan, Masek "azkeneraino" eramango du kontsultaren aldeko apustua. Kataluniako Gobernuan eta CDCn ere jarrera horrekin "harrituta" daudela gaineratu dute, Konstituzionalaren debekuaren ostean Masek deialdia bertan behera utziko zuela uste baitzuten.
"Plan bat dago. Ostiraletik [Mas kontsultaren aldeko alderdiekin bildu zen eguna] argi dugu azaroaren 9an bozketa egongo dela", betiere La Vanguardia egunkariak aipatutako iturrien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri