Editoriala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'New York Times': 'Kataluniari irtenbide politikoa eman behar zaio'

“Lehenengo eskoziarrak, orain katalanak”. New York Times egunkariak lerroburu hori aukeratu du asteleheneko editorialerako.
new york times webgunea
new york times webgunea

“Lehenengo eskoziarrak, orain katalanak”. New York Times egunkariak lerroburu hori aukeratu du asteleheneko editorialerako. Bertan, Kataluniako gatazkari “irtenbide politikoa” ematearen alde agertu da egunkaria.

Artur Mas presidenteak azaroak 9ko galdeketa ez duela egingo iragarri zuen egun berean, egunkari horretako editorialean “autodeterminazioari buruz eztabaida irekia” egitearen alde agertu dira. “Modu horretan, baliteke herritarrek Gobernu sistema zabalenaren alde bozkatzea”, gaineratu dute.

Rajoyren Gobernuak “nazionalisten handinahiak zapuzten” jarraitzen badu, ostera, “jarrera horiek indartu” egiten direla eta, hortaz, “arriskutsuagoak” bihurtzen direla ohartarazi du egunkariak.

Irailean egindako Diadari buruz informazioa jaso du New York Times egunkariak, eta Kataluniako Parlamentuak ia aho batez azaroko galdeketa egitea bozkatu zuela azpimarratu dute egunkari horretan.

Horrenbestez, gatazkari “irtenbide politikoa” eman behar zaiola uste du egunkariak, eta Rajoyri “arlo juridikora” eraman izana egotzi diote.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X