Kataluniako Prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Herri mailako zerrenda bat' aurkeztearen alde agertu da ERC

Plebiszitu-hauteskundeak egitekotan, 'gizarte zibileko ordezkariek osatuko duten hautagaitza bat' aurkeztearen alde egingo du ERCk, indar politikoek bakarrik osatutako zerrenda bat aurkeztu beharrean.
18:00 - 20:00
'Herri mailako zerrenda' baten alde agertu da ERC

Alfred Bosch ERC alderdiko diputatuak ez du "oso argi" ikusten Artur Mas Kataluniako presidenteak atzo iragarritako kontsulta eredu berria, baina babestuko dutela jakinarazi du. Plebiszitu-hauteskundeak egitekotan, ERCk "herri mailako zerrenda bat" aurkeztearen alde egingo duela azpimarratu du. "Gizarte zibileko ordezkariek osatuko duten hautagaitza bat" bultzatu nahi du, "ez indar politikoek bakarrik" osatuko duten bat.

Kongresuko pasilloetan egin ditu adierazpenok Boshek. Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako kontsulta bertan behera utzi ondoren, Masek atzo aurkeztutako galdeketa alternatiboa eta balizko plebiszitu-hauteskundeak izan ditu hizpide.

"Agian, zerrendaburuak ez luke alderdi politiko bateko ordezkaria izan behar", nabarmendu du Boschek. Horren hitzetan, ERC dagoeneko gizarte zibileko ordezkariekin hitz egiten hasi da, "herri mailako zerrenda bat" osatzeko. Herritar independenteak, alderdi politikoekin loturarik ez dutenak, egon beharko lirateke hautagaitza bateratu horretan, diputatu kataluniarraren irudikoz.

Plebiszitu-hauteskundeen aukera tresna ona izan daiteke, ERCko ordezkariaren ustez, "Kataluniako independentziari buruz herritarrek duten iritzia zein den jakiteko tresna egokia".  Masek proposatutako kontsulta alternatiboak ez duela hasierako proposamenaren berme berbera esan du. Dena dela, eurekin adostutako eredua ez izan arren, Kataluniako presidenteak azaroaren 9rako atzo iragarri zuen eredu berria babestuko dutela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

GERNIKA (BIZKAIA), 18/05/2026.- La Casa de Juntas de Gernika ha acogido este lunes la conmemoración del V Centenario del Fuero Nuevo de Bizkaia, que afianzó un sistema de autogobierno único, basado en usos, franquezas y libertades provenientes de la costumbre, en un acto presidido por el lehendakari, Imanol Pradales (en la imagen). EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean

Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.

ANDALUZIA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du

PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X