Gobernatzen hasteko eta aurrekontuak onartzeko eskatu dio Rajoyk Masi
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gobernatzen hasteko eta Kataluniako aurrekontuak onartzeko lan egiteko eskatu dio Artur Masi.
Azaroaren 9ko galdeketaren harian azken egunetan izan diren albisteen inguruan ere mintzatu du Espainiako Exekutiboko presidentea. Adierazpenak Milanen egin ditu, EBko eta Asiako herrialdeen arteko hamargarren batzarrean.
Masek ezegonkortasun garai bati amaiera emateko gobernatu behar duela uste du Rajoyk. “Horrek ez garamatza inora, eta herritarrei kalte egiten dio”, gaineratu du. Azkenaldian Artur Masekin harremanik izan ez duela ere azpimarratu du Espainiako presidenteak.
Azaroaren 9an Artur Masek egin nahi duenaren inguruan daturik ez duela esan du Rajoyk. Hala ere, legea urratuko balitz, Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko lukeela azpimarratu du.
Mas gobernatzen hastea nahiko luke Rajoyk, “denbora gehiegi baitaramagu gai honekin”. “Egokiena gobernuak gobernatzea da, eta aurrekontuak onartzea”, nabarmendu du.
Espainiako Exekutiboko buruak Generalitateko presidenteak “egoki deritzonarekin eta komeni zaionarekin” hitz egin dezakeela adierazi du. “Norekin joan nahi duen, norekin gobernatu nahi duen eta nola egin nahi duen erabaki behar du”, erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzi hau 2021ean Plus Ultra aire konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoaren ingurukoa da. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Zapateroren inputazioaren osteko erreakzioak: PPk Sanchezek agerraldia egin dezala eskatu du, eta Voxek, hauteskundeak aurreratzea
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian.
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.
Andaluziako hauteskundeen gakoak: PSOEren hondoratzea, PPren garaipen gazi-gozoa eta Voxen “lehentasun nazionala”
PSOEk laugarren kolpea jarraian jaso du hauteskunde autonomikoetan, eta inoizko emaitzarik txarrena lortu du. PPk nagusi dela berretsi du, baina Vox beharko du berriro.
Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean
Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.
PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du
PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.