ANC eta Omnium A9-an bozkatzearen alde, 'gertatzen dena gorabehera'
Zure interesekoa izan daiteke
Kortajarenak kritikatu du orain hiru urte EH Bilduk Munduko Futbol Txapelketaren inguruko zalantzak agertu zituenean proiektua "munduko onena" zela
Jose Luis Rodriguez Zapateroren inputazioaren aurrean zuhurtziaz eta prudentzia handiz aritzea hobe dela nabarmendu du, behin eta berriz, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Pedro Sanchezek babes osoa eman dio Zapatero presidente ohiari Kongresuan
Kongresuan, eta Alberto Nuñez Feijoo oposizioko buruarekin izandako aurrez aurrekoan, Sanchez aurrenekoz mintzatu da jendaurrean Zapateroren inputazioaren inguruan. Feijook azalpenak eskatu dizkio eta karguan jarraitzeak presidentzia "zikintzen" duela leporatu dio.
Albiste izango dira: Pradalesen eta Clavijoren arteko batzarra Gasteizen, Zapateroren inputazioa eta Vladimir Putin eta Xi Jinping bilduko dira, Pekinen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek eta Clavijok migrazioaren erronkari eman beharreko erantzun bateratuak aztertuko dituzte Gasteizen
Imanol Pradales lehendakaria eta Fernando Clavijo Kanarietako presidentea Gasteizen bilduko dira gaur: Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak migrazioan, berrikuntzan eta gizarte-politiketan duten lankidetza izango dute hizpide.
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Plus Ultra auziko epaileak uste du Zapaterok eta bere ingurukoek 1,9 milioi euroko irabaziak izan zituztela
Espainiako Gobernuko presidente ohia ekainaren 2rako deitu dute Auzitegi Nazionalera, eragimen-trafikoa eta lotutako beste delitu batzuk egotzita.
Zapaterok ziurtatu du “inoiz” ez duela Plus Ultraren aldeko gestiorik egin
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere "jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti".
Gobernuak espero du “Justiziak justizia egitea” Zapaterorekin, eta haren ondarea defendatu du
Gobernuaren bozeramaile Elma Saizek adierazi du pandemian hainbat airelineari emandako maileguek enpresak eta lanpostuak salbatzeko aukera eman zutela.
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzia 2021ean Plus Ultra konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoarekin lotuta dago. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.