Kontsultaren inpugnazioa bertan behera uzteko eskatu du Kataluniak
Azaroak 9ko “parte-hartze prozesuaren” inpugnazioa bertan behera uzteko eskatu dio berriro Kataluniako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalari, gaur bidalitako errekurtso berri baten bidez.
Espainiako Gobernuak A9ko galdeketaren inpugnazioa eskatu zuen, eta Konstituzionalak tramitera onartu zuen eskaera. Tramitea bertan behera uzteko eskatu dio Artur Masen Exekutiboak gaur berriro Konstituzionalari, kontsultarako 48 ordu baino gutxiago falta direnean.
Atzo, Kataluniak Estatuaren inpugnazioaren aurka jarritako errekurtsoa bertan behera utzi zuen Auzitegi Gorenak
Gaur jarritakoan, berriz, Artur Masen Gobernuak Rajoyren Exekutiboak aurkeztutako errekurtsoa zergatik onartu duen azaltzeko ere eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.
Auzitegi Konstituzionalak, hala ere, ez du premiazko bilerarik deituko Generalitateak gaur jarritako helegitea aztertzeko.
Hortaz, Artur Masen errekurtsoak tramitazio arrunta jarraituko du. Konstituzioaren 161.2 artikuluan oinarrituz, bozketa debekatzea erabaki zuen Goi Epaitegiak bere egunean. Artikulu horrek dio Gobernuak inpugnatutako ekimenak automatikoki suspenditu egin behar direla, beti ere Gobernuaren errekurtsoak baldintzak betetzen dituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri