Rajoyk Masekin hitz egingo du eta asmoak zehazteko eskatu dio PSOEri
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidentearekin eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin Kataluniaz hitz egiteko prest dagoela berretsi du, Espainiaren burujabetzaren kontrako jarrerarik erakusten ez duten bitartean. Gainera, esloganak albo batera uzteko eta Konstituzioa erreformatzeko dituen proposamenak zehazteko eskatu dio Sanchezi.
Horrela erantzun dio Rajoyk, Gobernuaren kontrol saioan, sozialisten idazkari nagusiari, azaroaren 9aren ondoren sorturiko egoeraren aurrean dituen aurreikuspenak azaltzeko eskatu dionean. Konstituzioaren erreforma negoziatzeko eskatu dio Sanchezek Rajoyri, eta arazo politiko horri bizkarra ematen jarraituz gero, berak arazoaren zati izaten amaituko duela ohartarazi dio.
Irekiko den garai berriaren aurrean, Espainiako Konstituzioa defendatzen jarraituko duela azpimarratu du Rajoyk, eta Masekin herritarrak kezkatzen dituzten gaiez mintzatzeko prest agertu da.
Espainiako Gobernuko presidenteak baieztatu du azaroaren 9ko parte-hartze prozesua dela-eta Fiskaltzak Masen inguruan erabakitzen duena errespetatuko duela, "erabakia bata edo bestea izan". "Errespetatu egingo dut Fiskaltzak autonomiaz erabakitzen duena, izan erabakia halakoa edo bestelakoa. Gobernuko presidente gisa dudan gutxieneko betebeharra da, eta mundu guztiak gauza bera egitea gustatuko litzaidake", adierazi du Rajoyk Diputatuen Kongresuko korridoreetan. Espainiako Gobernuak bere funtzioa bete du eta orain fiskalei dagokie Masen kontrako kereila aurkeztu ala ez erabakitzea, gaineratu du Rajoyk.
Ekonomiaren joera aldatzen ari dela adierazi du Rajoyk
Rajoyren esanetan, "muturreko egoera gainditu ostean joera aldaketa bat" izan da, eta orain "etorkizunari begira horri eustea izango da gakoa".
Joan Coscubiela Izquierda Plural taldeko diputatuak pobrezia eta desberdintasuna gutxitzeko zerbait egiteko asmoa duen galdetu dio Mariano Rajoyri gaur Diputatuen Kongresuan.
Legegintzaldiko helburua krisia gainditzea, haztea eta enplegua sortzea zirela berretsi du Rajoyk, eta urteetan atzeraldia eta langabeziaren gorakada izan ostean, egoera ekonomikoak "hobera" egin duela iritzi dio. "Hazten hasi gara, enplegua sortzen eta ongizatea hobetzen, eta horrek pobrezia eta desberdintasun gutxiago egotea dakar", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.