Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Iglesias, 'guztiekin guztiaz eztabaidatzeko' prest

Hala ere, Podemoseko buruak ohartarazi du ez diela inoiz besarkadarik emango ez Rajoyri, ezta Masi ere.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Mas eta Rajoy parekatu ditu Pablo Iglesiasek Katalunian

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak Kataluniaren erabakitzeko eskubidearekin duen konpromisoa berretsi du, eta prozesu eratzailea irekitzea proposatu du "guztiekin guztiaz eztabaidatzeko". Hala eta guztiz ere, ohartarazi du ez diela inoiz besarkadarik emango ez Mariano Rajoyri, ezta Artur Masi ere.

Bartzelonako Vall d'Hebron pabilioian hitzaldia eman du eta nabarmendu du ez dela Kataluniako hiriburura joan (lehendabiziko bisita zuen) "botoen edo mesedeen truke, inori ezer agintzera", ez baita fidatzen hori egiten duten politikariez.

"Hori bai, niri ez didazue ikusiko Rajoyri edo Masi besarkada bat ematen", azpimarratu du Iglesiasek; izan ere, David Fernandez CUPeko buruak besarkada eman zion Artur Masi azaroaren 9ko prozesu parte-hartzailean.

Mitinean, Kataluniaren erabakitzeko eskubidearekin duen konpromisoa berretsi du: "bai, noski". Bestalde, definitzeko eskatzen diotenei erantzunez, Podemosen proposamena prozesu eratzaile bat irekitzea dela adierazi du, "guztiekin guztiaz eztabaidatzeko".

"Ez dut Katalunia joaterik nahi, baina badakit Espainiako kastak katalanak iraindu dituela", adierazi du. Gainera, "Espainia herrialdeen Estatua, nazioen Estatua" dela ahanztea egotzi die politikari espainiarrei.

Iglesiasen esanetan, Podemosen helburua ez da harresiak altxatzea, zubiak eraikitzea baizik. Are gehiago, azpimarratu du ez zaiola axola bakoitzak eskumuturrean daraman bandera, "kontu korronteak" baizik.

"Dirua Suitzara edo Andorrara eramaten dutenak herriaren traidoreak dira, izan Jordi Pujol ala Rodrigo Rato. Ez dute dirua beste aberririk", azaldu du.

Ia 2.500 lagun baino gehiago gelditu dira kanpoan

Ia 2.500 lagun baino gehiago gelditu dira Pablo Iglesiasen mitina zuzenean jarraitu ezinda; izan ere, lekua leporaino bete da.

3.000 lagunentzako edukiera zuen pabilioiak, baina ekitaldia hasterako, beteta zegoen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X