Auzitegi Gorena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrospide espetxeratzearen aurka agertu dira Goreneko sei epaile

Zigorren pilaketaren inguruan Europak adostutako legedia Santiago Arrospide ETAko presoari ez aplikatu izana "akastzat" jo dute Auzitegi Goreneko sei epailek.
MAM-eko argazkia: tribunal-supremo_
MAM-eko argazkia: tribunal-supremo_

Zigorren pilaketaren inguruan Europak adostutako legedia Santiago Arrospide ETAko presoari ez aplikatu izana "akastzat" jo dute Auzitegi Goreneko sei epailek. Izan ere, epaitegi horretako Zigor Aretoak hartutako erabakiaren aurka (alegia, Santiago Arrospide espetxetik ez ateratzea) boto partikularra aurkeztuko dute.

Sei epaile horien ustez, Parot doktrinarekin egindako “akatsa” errepikatuko du Auzitegi Gorenak.

Europar Batasuneko legediak ez duela zertan ETAko presoen kaleratzea ekarri behar ebatzi zuen Gorenak urtarrilaren 13an. Erabaki horren alde bederatzi epaile agertu ziren; kontra, berriz, beste sei epailek bozkatu zuten. Hortaz, ETAko presoei zigorren pilaketa ez aplikatzea erabaki zuen Gorenak.

Epaia ez dute oraindik oso-osorik argitaratu baina dagoeneko sei epaile horiek iragarri dute boto partikularra emango dutela. Bertan, euren argudioak azalduko dituzte aipatu epaileek.

Estrasburgoko Auzitegiak Parot Doktrina bertan behera utzi zuen, eta horrek zenbait preso espetxetik kanpo eraman zituen, tartean ETAko batzuk. Kasu horretan, zigorren atzeraeragina aplikatzen zela ulertu zuen Estrasburgok.

Gorenaren erabakiaren aurka agertu diren epaile horien iritziz, Kepa Pikabea ETAko presoaren kasuan hartutako ebazpenak beste preso batzuei eragingo die, zigorren atzeraginaren inguruko akatsa errepikatuz.

Hortaz, sei epaile horien arabera, baliteke Auzitegi Konstituzionalak edo Estrasburgokoak Gorenaren erabakia bertan behera uztea eta, ondorioz, ETAko zenbait preso espetxetik atera behar izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X