Bilbon jazo diren 95 hilketen errolda egin du Bake idazkaritzak
Bilboko Udalak gaur jaso du azken 50 urteetan Bizkaiko hiriburuan izan diren hilketen biktimen zerrenda. Guztira, 95 izen-abizen biltzen ditu aipatu erroldak.
Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkaritzak 1960 eta 2010 urte bitartean izan diren hilketa guztien zerrenda eman dio Ibon Areso Bilboko alkateari. Euskal gatazkarekin lotutako hilketak dira eta indarkeria mota guztiek eragindako hilketak biltzen ditu aipatu zerrendak.
Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzako idazkariak aditzera eman duenez, balorazio politiko edo testuinguru jakinetatik haratago, hildakoak izen eta abizenekin gogoratzeko xedearekin egindako txostena da.
Oroimenaren esparruan, hilketa horietako biktimak "pertsonak zirela" gogoratzea ezinbestekotzat jo du Jaurlaritzak.
Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, Barne Ministerioaren edota partikularrek emandako datuak arakatu ondoren egindako dokumentazio lana da, Fernandezek azaldu duenez.
Bilbotar, Bilbon hildako edota hiriarekin zerikusia zuten gizon-emakumeak dira, "bazterketarik gabe". ETAk edo talde antikapitalistek hildako 72 pertsona, GAL edota enparauek hildako 9, poliziaren gehiegikerien ondorioz hildako 7 eta beste 7 oraindik ikerketa sakonagoa behar dutenak.
Datorren astean Donostia eta hurrengoan Gasteizen txanda izango da, eta ondoren, maiatzeko hauteskundeen ostean, alkate berriei dagozkien udalerrien erretratua emango zaie. Guztira 136 txosten izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri