Otegiren eskutitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETA 'desmilitarizatzeko' mekanismo adostu bat proposatu du Otegik

Batasuneko buruzagi ohia hala mintzatu da Sinn Feineko asanbladari igorritako eskutitz batean.
Arnaldo Otegi. Artxiboko irudia: EiTB
Arnaldo Otegi. Artxiboko irudia: EiTB

Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagi ohiak mekanismo adostua proposatu du ETAk, epe motzean, armak erretiratzeko eta "desmilitarizatzeko". Halaber, presoak garaiz askatzeko egitasmo bat eta biktima guztien aitorpena eta balioztatzea jasoko duen plana ere beharrezko ikusten ditu.

Sinn Feinn alderdia Derry hirian egiten ari den kongresura (Ard Fheis) gutun bat bidali du Otegik eta bertan, epe laburrean, bake prozesua bultzatzeko jorratu beharreko gakoak aipatzen ditu.

Zeregin horiek garatzeko eta gatazka konpontzeko, alabaina, nazioarteko komunitatearen babesa beharrezkoa dela nabarmendu du. Gainera, bakearen bila ari diren eragileei "etenik gabe" ekimen politikoak egiteko dei egin die.

Gatazkaren konponbidearen bidean, Madrildik inolako gerturatzerik espero ez duela azpimarratu ostean, erabakitzeko eskubidea eszena politikoaren erdigunera eramateko garaia dela azaldu du.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea leporatu dio EH Bilduri, bere ekarpena "zero" denean

Iñigo Ansola BBBko presidenteak Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko buruari aurpegiratu dio aste honetan Londresera bidaiatzea, bere alderdiak etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Ildo horretatik, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" izan dela ziurtatu du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X