Biktimen Memorialaren lanen hasieran izango da Mariano Rajoy
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen izango da astearte honetan, Terrorismoaren Biktimen Memorialaren lehen harria jartzeko ekitaldian.
ETAren biktimak goratzeko zentroa Arabako hiriburuan eraikiko dute, Espainiako Bankuaren egoitza zegoen tokian.
Lanen hasieran egon eta gero, Terrorismoaren Biktimen Fundazioak "Memoria eta Terrorismoaren Biktimak. Biktimaren Begirada" lelopean antolatutako jardunaldietan izango da Rajoy.
Memorialeko edukia diseinatzen lagundu duten aditu batzordearen arabera, memorialak terrorismoaren biktimek pairatu duten indarkeria zentzugabearen inguruan gogoeta egiteko eta terrorismoari zilegitasuna kentzeko helburua izan behar du.
Erakusketa iraunkorra izango du, eta oinarrian ETAren biktimak egongo dira, Graporenak, Terra Lliurerenak eta GALenak ahaztu gabe.
Aditu talde horrek proposatu du ikasleentzako jarduera pedagokikoak antolatzea, eta "memoriaren bankua" osatzea biktimen testigantzekin eta bizipenekin.
Ideia horien sustatzaileei errekonozimendua egin ondoren, artiketoek bideo emanaldi bat egingo dute eraikinaren eraldaketa azaltzeko.
Protesta ekitaldia
EH Bilduk "lehen eta bigarren mailako biktimak" bereiztea leporatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, Memorialak 1976ko martxoaren 3an Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileak ez omentzeagatik, eta Rajoyren bisita dela eta egingo duten kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du.
Izan ere, Rajoy Gasteizen izango dela baliatuta, Memorialaren izaeraren kontrako elkarretaratzea deitu dute Martxoak 3 elkarteak.
Protesta 11:30ean hasiko da, Arabako hiriburuko Posta plazan. Espainiako Gobernuak biktima batzuk "diskriminatu" egiten dituela salatu nahi dute Martxoak 3 elkartekoek, ohar batean jakinarazi dutenez.
Ahal Duguk ere elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei, Memorial honekin Alderdi Popularra "sufrimenduaren ikuspegi alderdikoia" egiten ari dela argudiatuta. "Hauteskundeei begira edozer egiteko prest dago PP", salatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.