Maiatzeko hauteskunde aurretik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inaugurazioak egiteko azken eguna dute gaur agintariek

Bihar ofizialki deituko dituzte hauteskundeak, eta, ondorioz, debekatuta izango da horiek egin aurretik azpiegiturak edo lanak estreinatzea.
Mariano Rajoyk Malagako Pompidou zentroa inauguratu zuen larunbatean. EFE
Mariano Rajoyk Malagako Pompidou zentroa inauguratu zuen larunbatean. EFE

Ministroek, presidente autonomikoek, alkateek eta agintariek, oro har, azken eguna dute gaur inaugurazioak egiteko. Izan ere, bi hilabete eskas falta dira foru eta udal hauteskundeak egiteko, eta legeak debekatu egiten du epe horretan eraikinak edo lanak estreinatzea.

Bihar, asteartea, hauteskundeen deialdi ofiziala egingo dute, ostiralean Ministroen Kontseiluak onartutako dekretua bihar publikatuko baita Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE).

Hori dela eta, hauteskunde aurretik azpiegitura edo lanen bat inauguratzeko azken eguna gaurkoa dute agintariek. Bihartik, lanak hasi daitezke, bai, baina politikariek ezingo dute inaugurazio publikorik egin.

Dagoeneko martxan dauden lanak bisitatzea ere debekatuta egongo da, bisitak "kutsu teknikoa" ez badu behintzat.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea inaugurazio batean izango da gaur, Errioxan hain zuzen ere, A-12 Iruñea-Logroño autobidearen zati baten lanak estreinatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X