'Dispertsioaren liburuxka' eman die Sarek erakundeei
‘Dispertsioaren liburuxka’ eman die gaur Sarek erakunde guztiei, Bilbon egindako ekitaldian. Liburu horretan jasotzen denez, presoen urruntzea “oinarrizko eskubideen zapaltze larria” da.
Ehun lagun inguruk bilkura egin dute Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean. Sarek Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan utzi du lehen liburua. Frantziako Kontsulatuan, Bizkaiko Foru Aldundian eta Bilboko Udalean ere utzi ditu liburuaren aleak.
Bilkuran Picassoren ‘Gernika’ koadroko hainbat irudi zituzten pankartak erakutsi dituzte. Ondorengoak irakurri zitezkeen horietan: “Gatazkaren konponbideari bai”, “Preso gaixoak etxera!” eta “Sakabanaketarik ez!”.
Jose Morales Sareko bozeramaileak adierazi duenez, “Dispertsioaren liburuxkaren” 500.000 ale argitaratu dituzte eta Sareko kideek mundu osoan zabalduko dituzte presoen egoera “gizarteratzeko”.
Erakundeei, gainera, idatzi bat eman zaie “sakabanaketari amaiera emateko inplika daitezen eta euskal presoen eskubideak ez zapaltzeko” eskatuz.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan eta Frantziako Kontsulatuan, gainera, larriki gaixo dauden Ibon Iparragirre eta Ibon Fernandez “Susper” presoen egoera gogoratu dute.
Martin Garitano Etxerateko kideekin bildu da
Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak ere hizpide izan ditu preso politikoak. “Euskal presoaren desagerpenak elkarbizitza baketsu bat lortzeko oinarri sendoena jarriko du”, adierazi du.
Gipuzkoako Aldundiko ordezkaritza batak Adur Fernandez presoaren gurasoak eta Maider Alustiza Etxerateko ordezkaria hartu ditu gaur Aldundian.
Dispertsioak astero presoen ehunka senideri sorrarazten dizkion arrisku egoerak salatu dituzte bileran, baita “politika honek presoen senideei eragiten dien injustizia” ere.
Sortuk konponbideak eskatu ditu
Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela eta, Sortuko Pernando Barrenak eta Amaia Izkok prentsaurrekoa eskaini dute.
Pernando Barrenak adierazi duenez, “ezin daiteke zalantzan jarri presoen izaera politikoa”. Azken urteetan haien egoerak “okerrera” egin duela gaineratu du, “2011 urtetik Espainiako estatuak haiekiko jarrera gogortu besterik ez baitu egin”.
“Egoerak bakea eraikitzeko egungo prozesuaren baitan konponbideak behar ditu”, gaineratu du Barrenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri