Hego Euskal Herriko alkateen % 23 baino ez dira emakumeak
Berdintasuna urrun dago oraindik Hego Euskal Herriko udaletan. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako alkateen % 23,2 baino ez dira emakumezkoak maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean, eitb.eus-ek egiaztatu duenez, Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoetarako Estatu Idazkaritzaren Alkateen Errolda aztertuta.
Hain zuzen ere, EAEko udalen % 25,5ean baino ez dute gobernatzen emakumeek. Nafarroaren kasuan, are txikiagoa da datua: % 21,15. Zenbakien arabera, sexuen arteko parekotasuna urrun dago, eta ez dute islatzen euskal gizartearen banaketa demografikoa (herritarren % 51 dira emakumeak EAEn, eta % 50,3 dira emakumeak Nafarroan) (*1).
Jo dezagun hiriburuetara: ez dago emakumezko alkaterik. Eta biztanle gehien dituzten 10 udalerrien artean, bi baino ez daude: Amaia del Campo (Barakaldo) eta Aintzane Urkijo (Santurtzi). 25 herri populatuenen datuak kontuan hartuta (*2), ehunekoa ez da askoz hobea: sei emakumezko agintean; arestian aipatutako biak eta Mari Carmen Urbieta (Leioa), Aitziber Irigoras (Durango), Maria Ubarretxena (Arrasate) eta Olatz Peon (Tolosa).
Lurralde historikoak aztertuta ere, joera berbera atzeman daiteke. Horren haritik, alkatetzetan emakume gehien dituena Araba da (% 26,42). Ondoren, Gipuzkoa (% 25,58) eta Bizkaia (% 25) daude.

Zenbat emakume zerrendaburu?
Argi dagoenez, hainbat faktore daude emakume bat alkate izan dadin. Adibidez, babes nahikoak lortu behar ditu hauteslekuetan eta inbestidura saioan, bai, baina aurretik bere alderdiak zerrendaburu gisa hautatu behar du. Hori horrela, halabeharrez egin beharreko galdera honakoa da: zenbat emakumezko izan dira alkategai maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan? Zerrendaburuen artean, gizonezkoen eta emakumezkoen kopuruak parekoak izan dira? Datuen arabera, ez: zerrendaburuen % 32,58 baino ez dira izan emakumezkoak Euskadin (*3)
Azalpenak Parekotasun Legearen zirrikituetan daude. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak 2007an erreformatu zuen Hauteskunde Legea, Berdintasun Legearen bitartez, zerrendetan parekotasuna ezartzeko. Hain justu, gutxienez zerrendetako kideen % 40 emakumeak izan behar direla jaso zuten arauan, baina ez zuten ezarri gizonak eta emakumeak zerrendetan txandakatu behar izatea. Horren ondorioz, gerta liteke alderdi batek bost gizon eta bost emakume izatea hautagaitza batean, baina emakumeak azken bost postuetan egotea, eta gizonezkoak lehen bostetan.
Beste hutsune bat legean: alderdiak ez daude behartuta zerrendaburu guztien artean gutxieneko emakumezko kopuru bat hautatzeko. Zein da ondorioa? Udaletako agintea gehienbat gizonen esku dagoela Hego Euskal Herrian. Era berean, gerta liteke udal bateko kide guztiak (alkatea zein zinegotziak) gizonezkoak izatea. Navaridas (Araba), Arteaga (Bizkaia), Abaltzisketa (Gipuzkoa) eta Arellano (Nafarroa) herrien kasua da hori.
Udal txikietan, berdintasunaren aldeko apustu eza argiagoa eta larriagoa da. Are gehiago, Berdintasun Legearen urraketa nabariak topa daitezke. Hiru adibide: EH Bilduk emakumezko bakarra aurkeztu zuen Karrantzako zerrendan (4.a zen 11 hautagairen artean), eta EAJk eta PPk, aldiz, bat ere ez Anoetan (9 hautagai ditu zerrendan) eta Alkizan (7 hautagai), hurrenez hurren.
Sigla politikoei dagokienez, beste "ezusteko" bat: alderdiek batik bat gizonak hautatu dituzte zerrendaburu. Horren ildotik, PSE-EEko alkategaien % 43,36 izan dira emakumeak, EH Bildukoen % 33,17, EAJkoen % 30 eta PPkoen % 24,71.

_______________________________________________
OHARRAK:
(*1) EAEko eta Nafarroako Estatistika Institutuen arabera, 2014ko datuak oinarri.
(*2) Hego Euskal Herriko 25 udalerri populatuenak hauek dira: Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia, Barakaldo, Getxo, Irun, Portugalete, Santurtzi, Basauri, Errenteria, Tutera, Leioa, Galdakao, Sestao, Durango, Eibar, Erandio, Zarautz, Arrasate, Barañain, Hernani, Laudio, Tolosa eta Burlata.
(*3) EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta PPren zerrendak hartu dira kontuan, Hauteskunde Batzordeak aldarrikatutako eta Barne Ministerioak publikatutakoak. Ahal Dugu ez da aurkeztu udal hauteskundeetara, eta Irabaziren, UPyDren eta beste alderdien hautagaitzak ere ez dira zenbatu, zerrenda gutxiago aurkeztu dituztelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.