Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko manifestazioa salatu dute, 'terrorismoa goratu' zelakoan

Carlos Urquijok eta biktimen elkarte batek salaketa bana jarri dute Auzitegi Nazionalean, larunbateko manifestazioan ETAko presoen "ekintza terroristak" goratu zirelakoan.
Larunbatean Bilbon egin zen manifestazioa. EiTB.
Larunbatean Bilbon egin zen manifestazioa. EiTB.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak eta Terrorismoaren Biktimen Babeserako Plataformak salaketa bana jarri dute gaur Auzitegi Nazionalean, larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egin zen manifestazioaren kontra, bertan "terrorismoa goratu" zela argudiatuta.

Manifestazioaren amaieran irakurri zen idatzian jasotako hitzetan delitu zantzuak daudela esan dute salatzaileek, hedabideei zabaldutako agiri batean. Hori dela eta, ekitaldian parte hartu zutenak identifikatzeko eskatu dute.

Besteak beste, "ETAko presoak ez dira terroristak" esan zuten manifestazio amaierako ekitaldian, salatzaileen hitzetan.

Larunbata baino lehen ere, manifestazio bertan behera uzteko eskaria egin zuen Auzitegi Nazionalean Terrorismoaren Biktimen Babeserako Plataformak, baina epaileak ez zuen ekitaldia debekatu.

Plataforma horren aburuz, euren usteak bete egin ziren, eta larunbateko martxan "ETAko presoen ekintza terroristak goratu ziren".

Sorturen kritika

Gauzak horrela, Sortuk azpimarratu du larunbateko manifestazioaren kontrako salaketek "adierazpen askatasuna eta manifestaziorako askatasuna" urratzen dutela, eta berriro eskatu du Espainiako Gobernuaren ordezkariaren postua desagertzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X