Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foru Gobernuak atzera bota du Imanol Haranbururen izendatzea

Hezkuntza departamentuak azaldu duenez, Haranburu ETAko preso ohia delako hartu dute erabaki hori.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza departamentuak atzera bota du Imanol Haranburu Karraren izendatzea, Hizkuntza Eskoletako zuzendari bezala, ETAko preso ohia delako.

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak ohar batean azaldu duenez, kargu hori eman ziotenean ez zekiten Haranburuk ETAko kide izateagatik kartzelan egondakoa dela.

"Argi daukagu gizartearekin zituen zorrak kitatuta dituela eta, beraz, pertsona orori dagozkion eskubide zibilen jabe dela, baina aurretik esandakoaren ondorioz ez diogu kargu hori izateko konfiantza eman", azpimarratu du.

UPNk salatu zuen Haranbururen izendapena eta horren ondotik etorri da kargugabetzea.

Haranburu 1988an atxilotu zuten eta 21 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxaso: “Lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintzen artean, bi fatxada izateko baldintza ezabatuko dugu, besteak beste”

Eusko Jaurlaritzak asteartean Gobernu Kontseiluan onartuko duen dekretu berriak etxebizitza politikako neurri sorta zabala martxan jartzea ekarriko du, azken hilabeteetan iragarritako ildo nagusiak garatzeko. Neurrien artean, lokalak etxebizitza bihurtzeko baldintzak malgutuko dira, eta horri esker, Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, 7.500 lokal inguruk izango dute erabilera aldatzeko aukera Euskadin. Denis Itxasoren hitzetan, “orain arte bi fatxada edukitzea eskatzen zen lokal horiek etxebizitza bihurtzeko, baina hemendik aurrera ez da hori exijituko, eta beste hainbat baldintza ere malgutuko ditugu”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X