Bonba-gutunarekin zerikusirik ez dute, Alberdi eta Narvaezen hitzetan
1991n Guardia Zibileko bi artezilari (TEDAX) hil zituen bonba-gutunarekin zerikusirik ez dutela adierazi dute Itziar Alberdi eta Juan Jesus Narvaez Goñi ETAko kideek. Bikotea Mexikon atxilotu zuten, duela 22 urte ihes egin ondoren. 286 urteko espetxe-zigorra eskatzen du fiskalak.
Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan, bonba-gutuna Toledotik bidali zutenean bera Valentzian zegoela azaldu du Alberdik. Jesus Gallego Construcciones Atocha enpresaren orduko presidentea bonba-gutunaren hartzailea zen.
Narvaez Goñi: “Ez dut Toledo ezagutzen”
Alberdiren bikotekideari 60 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Bartzelonan, 1991ean,bi polizia tirokatzeagatik. Auzi honekin “zerikusirik ez” duela ziurtatu du Narvaez Goñik Auzitegiaren aurrean.
“Are gehiago, Toledo hiria ez dut ezagutzen, eta ez dut Toledotik Madrilera paketerik eraman. Gutunean agertzen dena ez da nire letra, ez horixe, ez da nire letra”, esan du.
22 urte erbestean
Erbestean, Mexikon, 22 urte igaro zituzten, eta 2014an Espainiaratu zituzten.
Alberdi bi auzitan absolbitu dute. Batean, 119 urteko kartzela-zigorra eskatu zuten horrentzat, 3 polizia hil izana egotzita; bestean, Manuel Broseta katedradunaren hilketa leporatu zioten.
Genova kaleko egoitzan egiten ari dira epaiketa, eta fiskalak 28 urteko kartzela-zigorra eskatuko du hilketa bakoitzeko, eta 23koa, hilketa-saiakera bakoitzeko (lehergailua indargabetzera joan ziren gainerako polizia bakoitzeko bat).
Aurretik epaitu duten bi auzietan absolbitu badute ere, Alberdi behin-behineko espetxealdian dago, gaurko epaiketaren zain.
aiketaren zain.Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri