10. KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Esparza UPNko presidente berrautatu dute, % 83ren babesarekin

Alderdiak estatutu berriak ere onartu ditu. Erregionalistek etorkizuneko bi helburu finkatu dituzte: parte-hartzea bultzatzea eta gardentasunean pausoak ematea.
Iragarkia
18:00 - 20:00
UPNk Jose Javier Esparza berretsi du presidente

Javier Esparza UPNko presidente berrautatu dute militanteen % 83ren babesarekin, gaur alderdi erregionalistak Iruñeko Baluarte jauregian egin duen 10. kongresuan.

Beraz, Esparzak UPNko buru izaten jarraituko du; hain justu, bera zen hautagai bakarra. Javier Esparza 2015eko irailean aukeratu zuten alderdi erregionalistako buru, Yolanda Barcina UPNko presidente ohiak dimisioa eman ostean.

Zuzendaritza berritzeko kongresua izan da gaurkoa; izan ere, presidenteaz gain alderdiko presidenteordea eta idazkari nagusia ere aukeratu dituzte. Yolanda Ibañez Milagroko alkatea izango da aurrerantzean alderdi erregionalistako idazkari nagusi (% 73ko babesa) eta orain arte idazkari nagusi izan den Oscar Arizcuren (% 74), ostera, presidenteorde. Esparzaren kasuan bezala, Ibañez eta Arizcuren ziren kargurako hautagai bakarrak.

Halaber, UPNko kongresuak aho batez onartu ditu alderdiaren estatutu berriak. Hala, datozen lau urteetarako ildo politikoa finkatu du.

Erregionalistek onartutako aldaketen aurrean bi kontu nabarmendu daitezke: hauteskundeetarako hautagaien zerrendak "primarioen" edota alderdi barruko hauteskundeen bitartez aukeratzea eta alderdiko kargu publikoen agintaldiak mugatzea.

Nafarroako Foru Gobernurako presidentegaia eta Espainiako Diputatuen Kongresurako zein Senaturako hautagaiak barne hauteskunde bidez aukeratuko dituzte. Agintaldiei ezarritako mugari dagokionez, Nafarroako Foru Gobernuko presidente, Nafarroako Parlamentuko presidente, Foru parlamentari, diputatu, senatari eta 10.000 biztanletik gorako alkate diren alderdikideek ezingo dituzte bi agintaldi baino gehiago egin jarraian -edota zortzi urte natural-, Kontseilu Politikoak edo alderdiaren batzarrak kontrakoa erabakitzen ez badu behintzat. Halaber, ezingo dute bi agintaldi edo zortzi urte natural baino gehiago egin jarraian alderdiko zuzendaritzan.

Alderdiko presidente aukeratua izan ondotik alderdikideen aurrean egin duen hitzaldian, Javier Esparzak nabarmendu du hasi dela UPNk Foru Gobernua, mankomunitateak eta udalak berreskuratzeko atzerako kontaketa. Gaur egungo Foru Gobernua "nazionalista eta alderdikoia" dela esateaz gain, nafar guztientzat ez gobernatzea egotzi dio Uxue Barkosen Gobernuari. Ildo horretan, Gobernu horri "egun bat gutxiago" gelditzen zaiola gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X