Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ eta EH Bildu elkar hartuta, Arraizi babesa adierazteko

Egibarrek eta Urizarrek adierazpen bat irakurri dute ETAko kide izatea leporatuta epaituko duten Sortuko buruzagiari elkartasuna helarazteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
EAJk eta EH Bilduk Arraizi babesa eman diote, epaiketaren atarian

Astelehenean hasiko da Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko buruzagiaren kontrako epaiketa EAEko Auzitegi Nagusian, eta Joseba Egibar (EAJ) eta Pello Urizar (EH Bildu) legebiltzarkideek babesa eta elkartasuna helarazteko adierazpen bateratua irakurri dute.

Horiek gogoratu dutenez, talde armatuko kide izatea egotzita epaituko dute, eta sei urteko kartzela zigorra eta kargu publikoak betetzeko inhabilitazioa ezar diezaiokete. Gainera, astelehenean epaituko den jardun politikoaren ondorioz, Arraiz 2007an atxilotu eta kartzelatu zutela azaldu dute: "Bi urte eta erdi eman zituen behin-behineko espetxealdian, baina epaiketa orain iritsi da, 2016ko maiatzean, bederatzi urte pasatu eta gero. Atzerapen horrek, berez, herritar orori dagozkion oinarrizko eskubideak urratzen ditu, eta hala salatu behar dugu".

Gainera, auzi berean, 04/08 auzian, auzipetuta egon ziren beste lagun guztiak duela hilabete batzuk Auzitegi Nazionalean epaitu zituztela azpimarratu dute, eta gehienez ere bi urteko espetxe zigorra eta kargu publikorako inhabilitazioa ezarri zietela, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrekin lotutako akordioari esker. Arraizek, ordea, ezin du akordio horrekin bat egin, foruduna delako, eta "babesgabetasun egoera arraro eta anormal batean" utzi dutela salatu dute.

"Desadostasun politikoak, beti zilegiak, alde batera utzita, berak bake eta bizikidetza demokratikoaren alde egin duen eta egiten duen lana ezagutzen dugu, eta hala aitortu nahi dugu publikoki", adierazi dute EAJren eta EH Bilduren ordezkariek.

Azkenik, "gogoeta" egiteko eskatu dute, Euskal Herrian erritmo judizialak eta erritmo politikoak "bateragarriak" izan daitezen.

izan daitezen.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X