Sakabanaketa politikak senideak zigortzen dituela salatu du Etxeratek
Arkaitz Goikoetxea presoaren bi lagunek auto istripua izan zuten, joan den larunbatean, Valdemoroko kartzelatik Euskal Herrira zetozela, Burgos parean. Honekin, hiru dira, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, sakabanaketa politikak aurten eragin dituen istripuak.
Asteburuan izandako istripu horren kontakizuna abiapuntutzat hartuta, Etxerat presoen senideen elkarteak gogora ekarri du Espainiako Gobernuaren dispertsio politikak 27 urte bete dituela aurten, "PSOEren gobernuak, EAJ eta PPren bermearekin abian jarritako politika".
Presoen sakabanaketa politikak senideak zigortzen dituela salatu du, beste behin, Etxeratek. Urtzi Errazkin senideen elkarteko bozeramailearen arabera, politika horren emaitza ondorengoa izan da: "Emaitza, istripuak izan dituzten ehunka senide dira, eta 16 hildako. Salbuespeneko kartzela politika baten 16 biktima. Aitortu gabeko 16 biktima".
Garai berriotan, politika aldatzeko premia aldarrikatu du Etxeratek. "Eskenatoki berri bat bilatzen duen euskal gizartearekin, eragile eta instituzioekin batera, pertsona guztien eskubideen alde lanean jarraituko dugu, bakearengatik, salbuespeneko politiken iraunkortasun eta inmobilismoarengatik galtzaile nagusia azken hau", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri