Cameron, Gibraltarren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Ez dugu gogoko Cameron Gibraltarrera kanpaina egitera joatea'

David Cameronek Gibraltarrera egingo duen bisita dela eta, Espainiako jarduneko presidenteak esan du, 'Gibraltar Espainia' dELa, 'Brexit'ak 'irabazi edo galdu'.
PP Mariano Rajoy EFE
Mariano Rajoy, Espainiako jarduneko presidentea. EFE.

Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteak ez du 'begionez' ikusi David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Gibraltarrera, gaur, egingo duen bisita. 'Brexit'aren inguruan, datorren astean egitekoak diren erreferendumaren harira egingo du bisita Cameronek: Erresuma Batuak EBn jarraitzearen aldeko kanpaina egin du bertan.

"Gobernuak ez du gogoko Cameron jauna Gibraltarrera joatea. Erresuma Batua EB geratu ala ez dago jokoan, eta horretarako kanpaina Erresuma Batuan egin behar da, ez Gibraltarren", esan du Rajoyk, RNE irrati-katean egin dioten elkarrizketan.

Datorren asteko erreferendumean gertatuko dena gorabehera, Gibraltarrek Espainiarena izaten jarraituko duela esan du buruzagi popularrak. "Erreferendumean 'Brexit'ak galdu ala irabazi, Gibraltar Espainia da", esan du.

Erresuma Batuak EBtik irtetea erabakiko balu, hori "atzerapausoa" litzakeela iritzi dio Rajoyk. Horren ustez, 'Brexit'ak kalte handia egingo lioke Erresuma Batuko ekonomiari eta denbora asko beharko luke bere onera etortzen.

Cameronek Gibraltarrera egingo duen bisitaren harira, kexa diplomatikoren bat aurkeztu behar duen galdetuta, ezetz erantzun du Rajoyk. Asteon, Espainiako eta Erresuma Batuko enbaxadek izandako bileran, jada, agertu omen zuen Gobernu espainiarrak bere ezinegona. "Ondo baino hobeto dakite zein den gure iritzia", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X