PPk Mariano Rajoyren lidertza berretsi du

Mariano Rajoy PPko presidenteak Espainiako PPko zuzendaritza elkartu du gaur PPren Madrilgo egoitza nagusian, Rajoyren inbestidurak porrot egin ostean gertatutakoa aztertu eta etorkizunerako bidea zehazteko. Inbestidura saioko atzoko bigarren bozketan ere Diputatuen Kongresuak ezetz esan zion Rajoyri.
Bilera 11:30ean hasi da PPren Genova kaleko egoitzan, Mariano Rajoy arratsaldean Txinara abiatu aurretik. G20aren goi-bilera egingo dute igandean eta astelehenean Txinan eta jarduneko Espainiako gobernuko presidentea bertan izango da.
Atzoko inbestidura saioak porrot egin ostean, PP izan da haren zuzendaritza elkartu duen lehendabiziko alderdia. Mariano Rajoyk nahiago izan du egoera politikoa aztertzeko bilera lehenbailehen egin eta Txinako goi-bileratik itzultzea itxaron gabe.
PPko zuzendaritzaren bileraren ostean, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak kazetarien aurrean hitz egin du. Cospedalen esanetan, PPk Ciudadanosekin eta Coalicion Canariarekin sinatutako akordioari eusteko borondatea du, nahiz eta Rajoyren inbestidurak porrot egin ostean akordioa iraungitzat jo, atzo, Ciudadanosek.
PPren zuzendaritzak Mariano Rajoyren hautagaitza berretsi du, haren inbestidurak porrot egin arre. Gaurko bilera batasun giroan egin dutela nabarmendu ostean, 'popularrek' gobernua osatzen saiatzeko "botoen legitimitatea" dutela ere adierazi du. Ildo horretan, PPk ez duela hauteskundeak errepikatzerik nahi azpimarratu du.
Bestalde, Maria Dolores de Cospedalek ziurtatu du ez dagoela PP ez den beste alternatibarik, PSOEk "bidesari onartezinak" onartzen ez baditu behintzat.
Buruzagi 'popularrek' Rajoy presidentearen hautagaitza irmoki defendatu dute, Espainiako presidente kargurako beste hautagai bat aurkezteko eskatzen diotenen aurrean. Hauteskundeak Rajoyk irabazi zituela eta alderdiaren buruzagitzan jarraitzea hari dagokiola nabarmendu dute PPko kideek.
Bilerara sartu aurretik, Alicia Sanchez-Camacho diputatu 'popularrak' ere bere buruzagia defendatu du. "Rajoyren lidergoa inoiz baino sendoagoa da. Atzo, 170 diputaturen babesarekin aurkeztu zen inbestidura saiora, hots, presidente izendatu dituzten beste askok baino diputatu gehiagoren babesarekin".
n babesarekin". n babesarekin".Albiste gehiago politika
UCO Ferrazen sartu da, epaileak aginduta, Santos Cerdanen posta klonatzeko
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, agenteak PSOEren egoitzara, ADIFen instalazioetara eta Errepide Zuzendaritza Nagusira joan dira, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak eskatutako informazioa eskatzeko.
UCO Ferrazen sartu da, epailearen aginduz, Cerdanen posta klonatzeko
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, agenteak PSOEren egoitzan, Adifen instalazioetan eta Errepide Zuzendaritza Nagusian sartu dira, Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak eskatuta.
Cerdanek asteazkeneko bere deklarazioa bertan behera uzteko eta uztailera atzeratzeko eskatu dio epaileari
Auziaren konplexutasuna eta duen oihartzun soziala aipatu ditu idatzian buruzagi sozialista ohiaren abokatuak, data atzeratzea eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak azken hamar urteetako kontratu publikoak berrikusiko ditu
Imanol Pradales lehendakariak azaldu duenez, ez dute ustelkeria zantzurik edo susmorik aurkitu, ezta UCOren txostenean aipatzen diren enpresekin kontraturik ere.
Abalosek azpimarratu du Cerdan eta Garciaren ustelkeria “dinamika” Nafarroatik zetorrela eta “erabili” egin zutela
Garraio ministro ohiak Ser irrati kateari eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez, Cerdanek eta Koldok ministerioan jarri zuten eta ondoren “presio” egin zioten kontratazio publikoetan "eragiteko".

PSNk gaur aukeratuko du Alzorrizen ordezkoa, azken horrek Cerdan auziagatik dimisioa eman ondoren
Atzo zabaldutako ohar batean, Servinabarrek ukatu egin zuen Santos Cerdanekin inolako loturarik duenik, eta nabarmendu zuen ikertzaileek ez dutela orain arte delitu zantzurik ikusi enpresaren jardunean.
Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela
Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.
Zazpi ministro sozialisten eta PPko hainbat buruzagi ohiren datu pertsonalak argitaratu ditu ultraeskuineko Telegram talde batek
Mezu horiek agertu diren Telegram taldeak 92.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta Alvise Perezen jarduera politikoarekin lotutako argitalpenak zabaltzeko erabiltzen dute erabiltzaileek, baita Espainiako Gobernuari eraso egiteko edo mezu xenofoboak zabaltzeko ere.
PSNk, Geroa Baik, Zurekin Nafarroak eta EH Bilduk ikerketa batzordea osatzea adostu dute
Cerdan auziko azken berriak ezagutu ondoren adostu dute neurria. Guardia Zibilak egindako txostenean agertzen diren enpresei egin zaizkien esleipenak aztertuko ditu batzordeak eta uda honetan bertan hasiko da lanean.
Sanchezek neurri "sendoak" ezarri behar dituela eta "ausardiaz" jokatu behar duela azpimarratu du EH Bilduk
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak ostegun honetan Kongresuko osoko bilkurara heldu denean zehaztu duenez, Pedro Sanchez presidenteak ustelkeriaren aurkako neurri "sendoak" ezarri behar ditu, eta "ausardiaz" jokatu behar du, "EH Bilduren babesa izaten jarraitu nahi badu".