Frankismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argentinako kereilaren baitan ikertutako 19ak galdekatuko dituzte

Espainiako Justizia Ministerioak bide eman dio Servini epaileak egindako eskaerari eta, besteak beste, Martin Villa eta Utrera Molina ministro frankistak ohiak galdekatuko dituzte.
Martin Villa eta Utrera Molina ministro frankista ohiak. Argazkia: EFE
Martin Villa eta Utrera Molina ministro frankista ohiak. Argazkia: EFE

Espainiako Justizia Ministerioak bide eman dio Maria Servini epaileak egindako eskaerari eta Argentinako kereilaren baitan Frankismo garaian egindako gizateriaren aurkako krimenengatik ikertzen ari diren 19 pertsonak galdekatu egingo dituzte.

Ikertutakoen artean ondokoak daude: Rodolfo Martin Villa UCDren Gobernuko Gobernazio ministro ohia, Jose Utrera Molina Francoren ministro izandakoa, Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el niño' polizia ohia eta Jesus Muñecas Guardia Zibilaren kapitain izandakoa.

Buenos Aireseko Zigor-arloko Auzitegi Nazionalak joan den martxoan igorri zituen ikerketapean dauden 19ak Espainiako epaitegietan, Servini epailea aurrean dela, apirilean galdekatzeko eskaera.

Rafael Catalak zuzentzen duen Ministerioak abuztuan jaso zituen eskaerak eta irailaren 9an igorri zituen epaitegietara, Argentinaren eta Espainiaren Asistentzia Judizialerako Ituna aintzat hartuta.

Zehazki, Servini epaileak galdekatu nahi dituenak hauek dira: Martin Villa (Gobernazio ministroa 1976 eta 1979 urteen artean), Jose Utrera Molina (Alberto Ruiz-Gallardon Justizi ministro ohiaren aitaginarreba), Antonio Carro Martinez (ministro 1974tik 1975era), Jose Maria Sanchez Ventura (ministro azken Gobernu frankistan), Alfonso Osorio Garcia (Presidentzia ministroa 1975 eta 1976 urteetan artean), Carlos Rey abokatua (Salvador Puig Antichen kontrako ebazpena idatzi zuen), Fernando Suarez Gonzalez jurista, Jesus Cejas Mohedano epaile ohia, eta Abelardo Garcia Belaguer medikua.

Horrez gain, Espainiako Armadako militar ohiak ikertzen ari da, hala nola, Jesus Quintana, Jesus Gonzalez Reglero, Ricardo Algar Barron, Felix Criado Sanz, Pascual Honrado, Jesus Martines Torre, Benjamin Solsona Cortes, Antonio Gonzalez Pacheco eta Jesus Muñecas.

Galdaketak Estatuko epaitegietan eta epailek espainiarrek egingo dituzte, Servini epailea aurrean dela. Deklarazioa hartzeko datak urrian ezarriko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X