Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi lagun atxilotu dituzte Altsasuko erasoarekin lotura dutelakoan

Atxilotutako lagun guztiak Auzitegi Nazinalean daude jada, epailearen aurrean deklaratzeko zain.
18:00 - 20:00
Altsasuko ustezko erasoarekin lotuta zortzi lagun atxilotu dituzte

Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu ditu Altsasun (Nafarroa), bi guardia zibilek eta haien bikotekideek salatutako erasoarekin lotura dutelakoan.

Poliziako iturrien arabera, atxiloketok zenbait etxebizitzatan egin dituzte, urriaren 15ean Guardia Zibilaren teniente batek, sarjentu batek eta haien bikotekideek eraso baten biktima izan zirela salatu eta hilabetera.

Barne Ministerioaren arabera, 'Ausiki' izeneko polizia-operazioak zabalik jarraitzen du, eta ez dute baztertu atxiloketa gehiago egitea.

Zehatz-mehatz, atxiloketok Iruñean, Altsasun, Gasteizen, Agurainen, Ordizian eta Madrilen egin dituzte, eta Auzitegi Nazionalera eraman dituzte.

Aurreko ostiralean, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak esan zuen Altsasuko bi guardia zibilek salatutako liskarra "jazarpen eta beldurrezko kanpaina" baten ondorio dela, "guardia zibilek herritarrekin harremanak izatea saihesteko".

Gertakari horren ikerketa bere ardurapean uzteko eskatu zion Lamela epaileak Iruñeko 3. Instrukzio Epaitegiari; izan ere, Auzitegi Nazionaleko magistratuak uste du terrorismo delitua egon daitekeela, liskarra Estatuko Segurtasun Indarrak beldurrarazi eta Euskal Herritik alde egin dezatela lortzeko asmoz egin zutela iritzita.

Auzitegi Nazionalak jakinarazi zuen 12 pertsona identifikatu zituztela, erasoaren egileak direlakoan. Bi guardia zibilak "larriarazteaz" gain, erasoaren helburua Guardia Zibilaren gainerako agenteak, haien senideak eta Altsasun Guardia Zibila babesten duten herritarrak beldurraraztea izan zela zioen epaileak.

Hala, ANk ikerketa abiarazi du, nahiz eta Guardia Zibilak nahiz Foruzaingoak Altsasuko gertaerei buruz egindako txostenen arabera, urriaren 15ean ez zen bi guardia zibilen eta haien bikotekideen aurkako lintxamendu edo segada antolaturik izan.

Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, "erasoa" izan zen, baina bi agenteen testigantza kolokan jarri zuen eta ordura arte zabaldutako bertsioa gezurtatu; hau da, Altsasuko 40-50 gaztek jipoitu zituztela.

Diario de Noticias egunkariak argitaratu zuenez, Guardia Zibilak gorroto delitu bat egon daitekeela uste du, baina ez du terrorismo deliturik antzeman, Covitek eskatu bezala.

Txostenean identifikatutako 12 pertsona horietako sei euren borondatez joan ziren urriaren 15ean Iruñeko Zaintza Epaitegira, deklaratzera. Alabaina, ez zuten epailearen aurrean deklaratzerik izan, bertako epaile titularra, Mari Paz Benito, ez zegoelako zaintzan.

Erreakzioak

Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak salatu duenez, atxiloketak ez ziren beharrezkoak, eta ez zegoen horiek goizaldean egin beharrik. Ildo horretan, atxiloketen inguruko balorazio negatiboa egin du.

Hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute Altsasuko Udaletxearen aurrean, Guardia Zibilak egindako operazioa salatu eta atxilotuei babesa adierazteko.

Bilkura 13:00etan egin dute eta lelo ezberdinetako kartelak erakutsi dituzte: ‘Altsasuko gazteria aurrera’, ‘Atxilotuak askatu’ edota ‘Errepresioari STOP’. H

Horrez gain, Altsasuko Udalaren Bozeramaileen Batzordea 19:30ean bilduko da, polizia-operazioa dela eta. Javier Ollo alkateaz gain, talde bakoitzeko ordezkari bat izango da.

 

 

/eu/herriak-hiriak/iruna/

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X