EH Bilduk Maddalen Iriarte aurkeztuko du lehendakarigai
EH Bilduk Maddalen Iriarte aurkeztuko du lehendakarigai Eusko Legebiltzarrean azaroaren 23an eta 24an egitekoa den inbestidura saioan, Unai Urruzuno koalizioaren legebiltzarkideak Radio Euskadin esan duenez. Hautagaitza ostirala baino lehen aurkeztuko dute, egun horretan amaitzen baita epea.
Gai sozialetan EAJrekin dituzten "ezberdintasun handiak" oinarri hartuta hartu du erabakia koalizioak, Urruzunok nabarmendu duenez. Hiru aldiz bildu dira jeltzaleak eta abertzaleak, eta azken batzarraren ostean, EH Bildurekin gobernagarritasun akordioa egitea "ezinezko" jo zuen atzo EAJk.
Urruzunoren hitzetan, bi alderdiek mahai gainean izan dituzten testuetan eta zenbakietan baino, ezberdintasunak gainditzeko "borondate faltan" egon da traba.
"EH Bilduk Maddalen Iriarte buru dela ekingo dio inbestidura saioari, EAJrekin egin ditugun bileretan argi geratu baita gai sozialetan ditugun ezberdintasunak agerikoak eta dezente handiak direla", argitu du.
Gai horretan "jauzi kualitatiboa" egin nahi du koalizioak legealdi honetan. Legebiltzarkidearen esanetan, "beste politika sozial batzuk posible dira, beste neurri ekonomiko batzuk, eta EH Bilduk bere lorratza utzi behar du horretan, hasiera-hasieratik".
Urruzunok egindako irakurketaren arabera, herritarrek EH Bildu jarri dute oposizioko lehen indar, "baina horrek ez du esan nahi oposizioak konfrontaziozkoa izan behar duela beti, gai batzuetan aurrez aurre izango ditugu EAJ, PSE eta PP, baina herri akordio handiak lortzeko abagunea ere badago".
Aurrera egiteko aukera
Hala, Estatuan gertatzen ez den bezala, Euskadin "badaude kohesio sozialean, enpleguan, bakegintzan eta estatus politiko berrian benetako aurrerapenak egiteko baldintza politikoak. Hori horrela dela sinistuta, estrategia eta programa autonomo batekin egingo diogu aurre legealdiari", esan du Urruzunok.
Orain arte EAJri eta Podemosi "proposamenak" egin dizkio EH Bilduk, baina aurrerantzean koalizioak "aurrea hartuko du".
Jeltzaleekin dituzten desadostasunak hizpide, EH Bilduk proposatutako hainbat ekimen aipatu ditu Urruzunok. Besteak beste, erretiro-pentsioa osatzeko 1.080 eurorainoko osagarriak, lanera atzerrira joan diren gazteak itzultzeko plana edota enplegu publikorako plangintza. Denak "eginezinak eta bideraezinak" direla erantzun die EAJk.
Urruzunok salatu duenez, "ez da sakoneko negoziaziorik egon, eta traba, testuan edo zenbakietan baino, desadostasunak gainditzeko borondate faltan egon da".
altan egon da". altan egon da". altan egon da".Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.