'Black' txartelak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Blesaren defentsak frogak manipulatuta daudela esan du berriro

Abokatuaren hitzetan, akusazioak aurkeztatutako frogak (egindako gastuen exceleko tablak) manipulatuta daude, eta behar ez den moduan erabili dituzte.
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia, Auzitegi Nazionalera iristean
Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohia, Auzitegi Nazionalera iristean. EFE

Miguel Blesaren abokatu defentsariak azaldu duenez, akusazioak aurkeztutako frogak (egindako gastuen Exceleko taulak) manipulatuta daude, eta behar ez den moduan erabili dituzte, Caja Madrideko “black” txartelen erabilera dela eta, 65 pertsonaren aurkako epaiketan.

Aurkezpenean, Carlos Aguilar abokatuak bankuko presidente ohia absolbitzea eskatu du, “gertaerak ez direlako frogatu, eta, beraz, ez dagoelako delituzko inolako zantzurik”, horren ustez.

Erabiltzaileek haien ospea eta irudi publikoa “kaltetuta” ikusi dituzte, “burua mozteko asmoarekin, Alizia lurralde miresgarrian bezala”, “ezkutuko jatorria” duen prozesuaren ondorioz. Halaber, frogak manipulatuta daudela nabarmendu du, eta behar ez den moduan erabili dituztela; beraz, ezin direla legezkotzat hartu, gaineratu du.

Aguilarren arabera, sozietateen arteko akordioak zeuden, eta txartel horiek erabiltzea babesten zuten. “Oso ezagunak ziren, eta haien kontabilitatea beti izan da berbera, ezkutuko sistema bat dela esatea egiari kalte egitea da”, nabarmendu du.

armendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X