Erreferenduma Espainiako Gobernuarekin adosteko asmoa du Puigdemontek
Ostiral honetan, abenduak 23, Katalunian independentziaren inguruko erreferenduma izan dute hizpide Kataluniako Parlamentuan. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak 'Pacte Nacional pel Referèndum' (erreferendumaren aldeko itun nazionala) delakoa eratzea proposatu du goi-bilera horretan. Gainera, galdeketa hori Espainiako Gobernuarekin adosteko prest daudenak bilatzeko kanpaina berria martxan jarriko duela iragarri du. Ada Colau Bartzelonako alkatea ere bertan izan da.
Bilera 17:30ean hasi da eta hiru ordu inguru iraun du. Puigdemontek goi-bilera horren ostean egindako agerraldian azaldu duenez, proiektuak “zeharkakotasun eta aniztasun handia” erakutsi du. Ildo horretatik, erreferendumaren aldeko itun nazionalaren helburu nagusia Espainiako Gobernuarekin akordioa lortzea eta galdeketa egitea dela adierazi du. Gauzak horrela, Espainian eta Europan galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta eragileak bilatzeko kanpainaren berri eman du.
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak deituta, galdeketaren alde dauden alderdi, erakunde eta gizarte eragileek parte hartu dute. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea ere bertan izan da. Gainera, Ada Colau Bartzelonako alkateak bat egin du Puigdemonten asmoarekin, Espainiako Gobernuarekin adostutako erreferenduma egiteko.
Goi-bileran, erreferendumaren aldeko itun nazionalari buruzko batzordea osatu dezaketen zortzi pertsonen izenak iradoki ditu Puigdemontek: Joan Ignasi Elena, PSCko diputatu ohia; Maite Arque, Badalonako alkate ohia; Itziar Gonzalez, PSCko zinegotzi ohia; Frances Pane eta Jaume Bosch, ICVko diputatu ohiak; Carme-Laura Gil, CDCko kontseilari ohia; Carme Porta, ERCko diputatu ohia; eta Francesc de Dalmases, Catalan International View eta ONGC aldizkarietako zuzendaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri