Bilera bat egiteko borondatea agertu dio Urkulluk Rajoyri
Iñigo Urkullu lehendakariak bilera bat egiteko borondatea agertu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, duela bi aste igorritako idatzi batean. Bilera horretan bi gobernuen artean zintzilik dauden gaiak jorratu nahiko lituzke lehendakariak. Urkulluk eta Rajoyk 2014ko irailean egin zuten bien arteko azken bilera.
Gobernu bilera amaitutakoan Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailean prentsaurrekoan adierazi duenez, urtarrilaren 17rako Rajoyk deitu duen autonomia erkidegoetako presidenteen arteko bilera dela-eta idatzi bat bidali dio Urkulluk Rajoyri eta bilera horretara ez joateko arrazoiak azaldu dizkio.
Halaber, bi gobernuen artean zintzilik dauden gaiak eta 2014ko irailean Urkulluk Moncloako bulegoko mahaiaren gainean utzi zizkion proposamenak eta dokumentuak jorratzeko garaia dela gogoratu dio Urkulluk Rajoyri. Erkorekaren esanetan, lehendakariak aldebiko bilera bat egiteko borondatea agertu zion "enegarrenez" Rajoyri "berehalakoak, garrantzitsuak eta luzaezinak" diren gaiak jorratzeko.
Moncloak ez dio oraindik erantzun Urkulluren bilera eskaerari.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri