Madril
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carmenak Bilbo jarri du adibide Gran Via oinezkoentzat mugatzeko

Madrilgo alkateak legegintzaldi honetan amaitu nahi ditu Gran Via kalea oinezkoentzat jartzeko lanak.
CARMENA
Manuela Carmena Madrilgo alkatea. Artxiboko argazkia: EFE

Manuela Carmena Madrilgo alkateak Bilbo jarri du adibide gisa Espainiako hiriburuko Gran Via kalea oinezkoentzat mugatzeko. Dagoeneko lanak hasita dituzte, eta legegintzaldi honetan amaitzea espero du.

Madrilgo alkateak Gran Via oinezkoentzat jartzeko apustua egin du eta proiektuaren bideragarritasuna defendatu du Bilboko Diego Lopez de Haro kale nagusia adibide jarrita. Haren esanetan, Bilboko kale hori oinezkoentzat zoragarri dago, eta garraio publikoa bakarrik sar daiteke bertara.

Cadena Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan Carmenak adierazi duenez, Udalak "patxadaz" aztertu behar ditu Gabonetan Madril erdiguneko kale hori ibilgailuei ixteak izan dituen ondorioak.

Carmenaren esanetan, Gran Viako hainbat merkatari erabakiaren alde agertu dira, euren hitzetan, salmentak areagotu dituztelako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X