Sara Majarenas aske uzteko eskatu dute hainbat ahots ezagunek
Aurpegi ezagun asko eta 'Sara Izarrekin Etxera' plataforma elkartu dira gaur, Donostian, Sara Majarenas ETAko presoa aske uzteko eskatzeko, bere alaba Izar zaindu dezan. Martxoaren 2an umeak 3 urte beteko ditu, eta Picassenteko kartzela utzi beharko du.
Besteak beste, Xabier Onaindia, Koldo Izagirre, Ines Osinaga, Estitxu Fernandez, Jose Mari Agirretxe, Mikel Astarloza eta Ainhoa Aierbe agertu dira komunikabideen aurrean. Araitz Zubimendik eta Garbiñe Alkizak irakurri dute manifestua, eta "ama eta umea jasaten ari diren eraso matxista eta mendeku politika" salatu dituzte. Majarenasek bere zigorraren hiru laurdenak beteta ditu, eta "Izarrek 5 hilabete zituenean kartzelatik atera behar zuela" esan dute.
Hori guztia salatzeko, manifestazioa deitu dute martxoaren 2rako, 19:00etan, Donostian; Boulevardean hasi, eta epaitegiaren atarian amaituko da.
Majarenasen amak eta Izarren amonak ere hitz egin du goizeko agerraldian. Kontxi Ibarretak bere biloba ospitalean egon zenean gertatu zena azaldu du, eta bere alaba aske uztea eskatu du, umea guztiz sendatu ahal izateko. Amonaren esanetan, "berriro aldentzen badituzte, nola azalduko diot nik Izarri non dagoen justizia?".
Bestalde, Sare euskal presoen eskubideen defentsarako plataformak "Donostiako Udalaren parte hartzea eta jarrera ausarta" goraipatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri