Europar Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adierazpen matxistak egin zituen eurodiputatu poloniarra zigortu dute

Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarrak ez du dietarik jasoko 30 egunez eta ezin izango ditu bere karguaren eginkizunak bete epe labur batez.
Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarra. Argazkia: EiTB
Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarra. Argazkia: EiTB

Martxoaren 1ean, Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarrak emakumeen eta gizonen arteko soldata-arraila defendatu zuen Europar Parlamentuan, “emakumeak ahulagoak direlako”. Adierazpen horiek herritarren haserrea eragin zuten, eta Antonio Tajani Europar Parlamentuko presidenteak poloniar eurodiputatuari jarriko dion zigorraren berri eman du astearte honetan: 30 egunez ez du dietarik jasoko eta epe batez ezin izango ditu bere karguaren eginkizunak bete.

“Janusz Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarra zigortzeko erabakia hartu dut, duela bi aste Europar Parlamentuan egindako bilkuran emakumeen inguruan egindako adierazpenenengatik”, azaldu du Antonio Tajanik. Hartutako erabakia zabaldu aurretik eurodiputatu poloniarrarekin hitz egin du, zigorraren nondik norakoak berari azaltzeko.

Gauzak horrela, eurodiputatu poloniarrak ez du dietarik jasoko 30 egunez, eta, beste hamar egunez, ezin izango ditu bere karguaren eginkizunak bete. Dena dela, ez du botoa emateko eskubidea galduko. Gainera, urtebetez ezin izango du Europar Parlamentuaren izenean bilerarik edota hitzaldirik egin.

Martxoaren 1ean, Iratxe Garcia eurodiputatu sozialistaren txanda amaitutakoan Korwin-Mikke eurodiputatu poloniarrak emakumeen inguruko adierazpenak egin zituen Europar Parlamentuan. “Zu bezalako gizonen aurrean emakumeak defendatzera nator Europako Parlamentura”, erantzun zion Iratxe Garciak.

Erreakzioak

Iratxe Garcia eurodiputatu sozialistak “pozez” hartu du Europar Parlamentuko presidenteak eurodiputatu poloniarrari jarri dion zigorra. Garciak azaldu duenez, adierazpen matxisten aurrean araudiak aurreikusten duen zigorrik handiena jarri dio. Ildo horretatik, pertsona guztien eskubideak errespetatzen ez dituztenek eta adierazpen askatasunaren muga gainditzen dutenek zigorra ordaindu behar dutela esan dute sozialistek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchez: "Zer gehiago gertatu behar da larrialdi klimatikoaren aurkako ituna babesteko?"

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du "larrialdi klimatikoak hil" egiten duela eta berriro eskatu du Larrialdi Klimatikoaren eta "negazionismoaren" aurkako Estatu Ituna hitzartzea. Sanchezek gogorarazi du 2026an suteek 170.000 hektarea baino gehiago kiskali dituztela Espainian, iaz baino sei aldiz gehiago. Gainera, suteek dagoeneko hamar hildako inguru eragin dituztela adierazi du, abuztua eta iraila, arrisku handieneko hilabeteetako bi, oraindik aurretik direla.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X