Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak Jordi Pujol Ferrusola bermerik gabe kartzelaratzea eskatu du

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak erabakiko du Kataluniako presidente ohiaren semea espetxera bidali ala ez.
Jordi Pujol Ferrusola Pujol auzia caso declara Audiencia Nacional. EFE
Jordi Pujol Ferrusola. Artxiboko argazkia: EFE

Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Jordi Pujol Ferrusola bermerik gabe kartzelan sartzea eskatu du. Kataluniako presidentearen semeak lau orduz deklaratu du Auzitegi Nazionalean, 2012az geroztik 30 milioi euro ezkutatzea leporatuta.

Epaitegietako iturriek jakinarazi dutenez, Estatuko Abokatutzak eta Pujol auzian herri akusazio gisa aurkeztu den Podemosek ere Pujol Ferrusolaren espetxeratzea eskatu dute. Orain, Pujol auziko Jose de la Mata epailearen gain dago azken erabakia. Kartzela eskaeraz gain, Pujol Ferrusolari gailu elektroniko guztiak kentzea —eskuko telefonoak eta tabletak— eskatu dute Belen Suarez eta Fernando Bermejo fiskalek. Epaileak aipaturiko bi fiskalen eskaria onartu du eta, ondorioz, eskuko telefonoa blokeatu eta kendu diote akusatuari.

Jordi Pujol Ferrusolak lau orduz deklaratu du gaur De la Mata epailearen aurrean, Pujol familiaren ondarearen jatorria argitzeko irekitako auzian. Familia ikertzen hasi ondoren ere, dirua Espainiatik atera eta atzerrian ezkutatu izana leporatzen die Udef Delitu Ekonomikoen Poliziak Jordi Pujol Ferrusolari eta haren emazte den Merce Gironesi.

Auzitegi Nazionalean deklaratzen duen hirugarren aldia izan da. 2016ko otsailean hiru ordu eta erdiz deklaratu ostean, Espainiatik irteteko debekua ezarri zion epaileak Pujol Ferrusolari. Halaber, pasaportea kendu eta astean behin epaitegian agertzeko betebeharra ezarri zion.

Horren aurretik, bitartekari lanak egiteagatik jasotako 11 milioi eurorengatik azalpenak eman behar izan zituen. Halaber, ustez, dirua zuritzeko sortutako egituragatik eta Pujol familiak Andorran zuen dirutzagatik ere ikerketapean dago. Pujol sendiak ezin izan du familia ondarearen jatorria frogatu, nahiz eta herentzia baten bitartez lortutakoa dela adierazi.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X