Ustelkeria Espainian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustelkeriaren aurkako fiskalburuak 'offshore' enpresa bat dauka Panaman

Azalpenak "berehala" emateko exijitu diote fiskalen elkarteek Manuel Moixi. Podemosek dio "lotsagarria" dela ustelkeriari aurre egin behar dionak paradisu fiskaletan interesak izatea.
Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskalburua. Artxiboko argazkia: EFE

Manuel Moix Ustelkeriaren kontrako Estatuko fiskalburuak 'offshore' enpresa bat dauka Panaman, 2012tik, Infolibre egunkari digitalak gaur argitaratu duenez.

Informazio horren arabera, enpresa horren jabetza bere anaiekin konpartitzen du eta Moixi % 25a dagokio.

Duchesse Financial Overseas izeneko konpainia 1988an sortu zen eta Collado Villalban (Madril) dagoen txalet baten jabea da. 2012a arte, txalet hori Moixen gurasoena izan zen eta 500.000 eurotik gorako balioa dauka.

Moixek ez du oraingoz inolako azalpenik eman, baina bere bulegoaren atarian zain zituen kazetarien aurrean ondokoa adierazi du: "Etikoa da seme-alabek gurasoengandik oinordetzan hartzea".

Berri honek hautsak harrotu ditu eta Estatuko fiskalen hiru elkarteek "berehala azalpen sinesgarriak" eman ditzala exijitu diote Manuel Moixi.

"Ustelkeriaren kontrako buruzagiaren etika falta salatzen dugu, paradisu fiskal batean sozietate bat izateagatik, eta azalpenak exijitzen ditugu", adierazi du Twitter bidez Fiskal Progresisten Batasunak.

Fiskalen Elkarteak ere antzekoa esan du: "Azalpenak berehala eman behar ditu".

Fiskal Independente eta Profesionalen elkarteko bozeramaile Miguel Pallaresek "harrigarritzat" jo du albistea eta 24 orduko epea eman dio Moixi "azalpenak emateko" eta "gai nahasi hau" argitzeko dokumentazioa aurkezteko.

"Ustelkeriaren Fiskaltzaren buruzagitzan ezin da paradisu fiskal batetara lotutako pertsona bat egon; gizarteak ez luke horrelakorik ulertuko", azpimarratu du Pallaresek.

Bien bitartean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du Moixengan konfiantza osoa izaten jarraitzen duela. Rafael Catala Justizia ministroak, berriz, uko egin dio gai horri buruz adierazpenak egiteari, "fiskalen zergei edo ondasunei buruzko informaziorik" ez duela argudiatuta.

Jose Manuel Maza Estatuko Fiskalburuak ere ildo berean hitz egin du eta esan du gertatukoaren xehetasunak ezagutu arte ez duela adierazpenik egingo.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak surrealistatzat eta lotsagarritzat jo du Ustelkeriaren kontrako fiskalburuak Panaman enpresa bat izatea eta kargutik kendu behar dutela erantsi du.

"Surrealista eta lotsagarria. Moixen ezin du minutu bat gehiago eman karguan", adierazi du Sanchezek Twitter bidez.

Gainera, Alderdi Sozialistak Rafael Catala Justizia ministroaren agerraldia eskatu du Kongresuan, auzi honi buruz azalpenak eman ditzan.

Pablo Iglesiasek ere lotsagarritzat jo du Ustelkeriaren kontrako fiskalburuak paradisu fiskaletan “interesak” izatea eta hau guztia Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioa aurkezteko arrazoi bat gehiago dela esan du, "PPk instituzioak parasitatu ez ditzan".

"Lotsagarria da ustelkeriari aurre egin behar dionak, ustelkeria ez ikertzea eta Panama bezalako paradisu fiskaletan interesak izatea, Espainian zergak ordaindu beharrean", salatu du Podemoseko idazkari nagusiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X