Otegi: 'Iraultza kontserbadorearen aurrean EH Bildu da alternatiba'
EH Bilduren I. Kongresuan parte hartu duten militanteen % 84k Arnaldo Otegik proposatutako zuzendaritza talde berria babestu dute. Gauzak horrela, ondorengo kideek osatuko dute alderdi politiko horretako zuzendaritza berria: Arnaldo Otegik, Garikoitz Mujikak, Ainhoa Beolak, Koldo Castañedak, Maider Carrerek eta Josu Juaristik. Halaber, militante gehienek (% 93 baino gehiagok) dokumentu politikoaren eta estatutuen alde bozkatu dute.
EH Bilduk Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu du larunbat honetan alderdiaren birsortze kongresua, orain arte izandako koalizio izateari utzi eta ahalmen exekutiboa duten organoak aukeratzeko.
Guztira 2.456 pertsonek parte hartu dute I. Kongresuan egindako bozketan. Militanteen % 84k (2.147) babesa eman diote Otegik proposatutako zuzendaritza talde berriari, % 10ek (267) kontra bozkatu dute eta gainontzeko % 5ek (132), aldiz, zuriz bozkatu dute.
Zuzendaritza berriari dagokionez, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia izango da, Garikoitz Mujika zuzendari nagusia eta Koldo Castañeda Komunikazio arduraduna. Ainhoa Beola programa zuzendaria izango da, eta Maider Carrere Barne Antolaketako zuzendaria. Bestalde, Josu Juaristi EH Bilduko eurodiputatua Nazioarteko zuzendaria izango da.
Halaber, zuzendaritza talde berriaren mahaian lau hiriburuetako koordinatzaileak izango dira: Ibon San Saturnino (Araba), Asier Vega (Bizkaia), Unai Larreategi (Gipuzkoa) eta Jon Garai (Nafarroa). Gainera, aurreko koalizioa osatzen zuten talde bakoitzak ordezkari bat izango du mahai horretan.
Era berean, talde parlamentarioetako ondorengo koordinatzaile eta bozeramaileek parte hartuko dute bertan: Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz (Nafarroa), Unai Urrizuno eta Maddalen Iriarte (Eusko Legebiltzarra) eta Marian Beitialarrangoitia (Kongresua/Senatua).
Ponentzia politikoak
Dokumentu politikoari dagokionez, 724 militantek alde bozkatu dute, 14k kontra eta 34k zuriz. Estatutuen bozketaren emaitzak oso antzekoak izan dira: aldeko 724 boto jaso dira, 15 kontra eta 34 zuriz.
Bestealde, Kontu Batzordeak aldeko 724 boto jaso ditu, 9 kontra eta 39 zuriz. Azkenik, Berme Batzordeak 705 militanteren babesa lortu du, kontrako 19 boto jaso ditu eta 43 militantek zuriz bozkatu dute.
"Kataluniaren bataila gurea ere bada"
Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria egin du Arnaldo Otegik, eta Espainiar estatuak herritarrekiko "inolako erabaki politikorik hartzeko eskubiderik" ez duela azpimarratu du.
"Euskal Herrian iraultza kontserbadore bat dago martxan, eta EH Bildu da haren alternatiba", Otegiren hitzetan. "Guk iraultza kontserbadore horren aurrean jarriko dugu iraultza demokratikoa", gaineratu du.
"Euskal Herrian inork ez lioke babesik eman beharko Kataluniako herritarrei mehatxu egiten dien alderdi bati; galdeketa bat egiten uzten ez duena eta buruzagi politikoei mehatxu egiten diena", esan du Otegik.
Ildo horretatik, "Katalunian askatasunaren eta duintasunaren aldeko bataila" burutzen ari direla esan du, eta han egiten ari diren askapenaren bataila "Euskal Herriarena ere" dela esan du, "herrialdearen askatasuna jokoan" baitago.
Bere esanetan, denbora gehiago edo gutxiago iraun dezakeen arren, atzerapausorik ez duen prozesua da, bidean jartzen dituzten traben arabera.

Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.