U-1ean non bozkatu azaltzen duen helbide berri bat zabaldu du Puigdemontek
Urriaren 1eko erreferendumean bozkatzeko hauteslekuen berri ematen duen webgune berri baten helbidea zabaldu du larunbat goiz honetan Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak.
Hauteslekua kontsultatzeko helburuarekin joan den ostegunean martxan jarritako webgunea bertan behera uzteko agindua eman zuen Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Dena dela, larunbat honetan erabilgarri dago oraindik.
Zehazki, hauteslekuen berri ematen duen webgunea “berehala lineatik kanpo uzteko eta edozein sarbide desaktibatzeko” agindua eman zuen atzo, ostirala, Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Halaber, webgunea bertan behera uzteko beharreko "neurri teknikoak" hartzeko eskatu zion Guardia Zibilari.
"Zelaiari ezin zaizkio ateak jarri: urriaren 1ean botoa ematea non dagokizun aurkituko duzu webgune honetan", esan du Puigdemontek Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
Erreferendumari buruzko hiru webgune desaktibatzeko eskatu du epaileak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak larunbat arratsalde honetan erreferendumari buruzko hiru webgune desaktibatzea eskatu du, baita antzeko edozein webgune edo domeinu blokeatzea ere.
Mercedes Armas magistratuaren ebazpena izan da, Fiskaltzak Kataluniako Gobernuaren aurka jarritako kereilatik datorren auziaren izapidegilea.
Hiru webguneak honako hauek dira: onvotar.garantiespelreferendum.com, http://www.referendum.fun eta https://gateway.ipfs.io. Azken hori Puigdemontek zabaldutakoa da.
abaldutakoa da.Zure interesekoa izan daiteke
Arabak trenbide sektorearen berrikuntzarako zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri