Kataluniako Auzitegiak zuzenduko du erreferenduma galarazteko auzia
Erreferenduma galarazteko neurriak hartzeari utz diezaiola agindu dio gaur Kataluniako Justizia Auzitegiak Fiskaltzari, auzitegi horretako epaile batek hartu zuelako bere gain ikerketaren ardura.
Mercedes Armas da epaile hori, eta Fiskaltzari igorritako jakinarazpenean gogorarazi du prozedura judizial bat irekita dagoenean, magistratuari dagokiola aginduak ematea, eta ez fiskalari.
Fiskaltza alboratu eta ikerketa zuzentzea bere ardura dela argitu arren, Mercedes Armasek bere egin ditu urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz Kataluniako Fiskaltzak orain arte hartu dituen neurriak.
Horrenbestez, Esquadra Mossoei, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari hauteslekuak ixteko eta erreferendumarekin lotutako material oro konfiskatzeko agindua eman die.
Era berean, berretsi egin du Espainiako Barne Ministerioko kargu batek zuzenduko duela erreferendumaren aurkako polizia-operazioa.
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak salatu zuen atzo "zilegitasunik gabe" ari zela Fiskaltza erreferendumaren kontrako neurriak hartzen, dagoeneko Auzitegi Nagusiak ikerketa bat abiarazita zuelako.
Hori dela eta, Fiskaltza "ikerketatik berehala alboratu" zezala eskatu zion Puigdemontek Kataluniako Auzitegi Nagusiari.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri