155. artikuluak baldintzatutako hauteskunde-kanpainari amaiera eman diote Katalunian
Junts per Catalunyaren aldeko ?herri boto erabilgarria? eskatu du Carles Puigdemont presidenteak A21erako, Gobernu kargugabetua Generalitatera itzultzeko. ?Beste edozein plan, hamarkadetarako porrota? eta Mariano Rajoyri ?burujabetza? ematea izango litzatekeela ohartarazi du hautagaiak.
Junts per Catalunyako zerrendaburuak bideokonferentzia bidez hartu du hitza hauteskunde-kanpainako azken mitinean, Bartzelonako Virreina plazan. Kataluniako ehun bat txokotan antolatutako ekitaldietan ikusi eta entzun ahal izan dute, aldi berean, horren mezua.
"Bere ideiengatik" inor kartzelan sartzen ez duen errepublika bat nahi du Rovirak
?Bere ideiengatik inor espetxean sartzen ez duen? eta ?askatasuna jazartzen ez duen? errepublika bat eraikitzeko konpromisoa hartu du Marta Rovira ERCko hautagai nagusiak.
ERCk Sant Vicenç dels Hortsen (Bartzelona) egin du hauteskunde-kanpainako azken ekitaldia, Oriol Junquerasen herrian, alegia. Espetxean dagoen Kataluniako presidenteorde kargugabetua bertako alkatea izan zen. 2.500 pertsonaren aurrean, Junquerasen mezu bat zabaldu du Marta Rovirak, Estremerako (Madril) kartzelatik bidalitakoa.
?Hauteskundeak irabazteko eta aniztasunetik Errepublika eraikitzeko eskatu digu Junquerasek, eta eginen dugu, bere ideiengatik inor espetxean sartu gabe Errepublika eraikiko dugu guk; askatasuna jazartzea, baina zer da hori??, kritikatu du.
Domenech Puigdemonti: ?Ezin zara Kataluniaren hurrengo gobernuan izan?
Puigdemonti zuzenean hitz egin dio Xavier Domenech Catalunya en Comu-Podemeko hautagaiak: ?Ezin zara Kataluniaren hurrengo gobernuan izan?.
Santa Coloma de Grameneteko Josep Maria de Sagarra antzokia lepo zegoen Domenechen hitzaldia entzuteko. 600 pertsona baino gehiagoren aurrean, A21ean bi aukeren arteko hautua egingo dela esan du Comu-Podemeko zerrendaburuak: ?Porrot egin duena berrezarri edo gu, Puigdemont edo Catalunya en Comu-Podem, jenderik gabeko herri hutsala edo jendearekin batera eraikitako herria?.
Arrimadas: "Ez gaude errusiar erruletan jolasteko"
Ines Arrimadas Ciudadanoseko presidentegaiaren hitzetan, bere alderdia da abertzaleak hautetsontzietan garaitu ditzakeen bakarra. Horregatik, inor etxean ez geratzeko eta hautagaitza bat aukeratzeko eskatu du. ?Ez gaude errusiar erruletan jolasteko moduan?, PSCri erreferentzia eginez, zuzenean aipatu barik.
?Berehala hiruko gobernu bat osatzen duten alderdiei botoa emanez inork ez lepoa mozteko?, ohartarazi du azken ekitaldian, 2.500 bat pertsonaren aurrean, Nou Barris Bartzelonako barrutian. Jose Manuel Villegas alderdiko idazkari nagusiak eta Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak ere parte hartu dute bertan.
?Itzulinguruka? ari diren beste alderdien aurrean boto irabazle bakarra Ciudadanosena dela azpimarratu du Arrimadasek, aipatu gabe Miquel Iceta hautagai sozialistari erreferentzia eginez. Zerrendaburuaren ahotan, boto laranja "argia eta fidagarria" da prozesu independentistarekin bukatzeko.
Gabriel: "Estatuari oinperatzea izugarri gustatzen zaio, demokraziari alergia diolako"
Anna Gabriel CUPen orain arteko parlamentariak esan duenez, Estatuko erakundeei ?izugarri gustatzen zaie oinperatzea, demokraziari alergia diotelako?; izan ere, ?direnak dira 40 urteko demokraziarik ezari esker?.
CUPek Bartzelonan egin du azken ekitaldia. Virrei Amat pabiloian mila bat pertsona bildu ditu, baina, aldi berean, Reusen (Tarragona), Figueresen (Girona), Balaguerren (Lleida) eta Alcanarren (Tarragona) ekitaldiak egin dituzte antikapitalistek.
Gabrielen hitzetan, Estatuak ?demokrazia eta herriaren botoa ukatzeko tresna guztiak ditu?; independentistek, ostera, ?jende ausarta? eta baita ?lehenengoa legea egia ez dela ulertzeko burua? ere.
Ciudadanosen ?mendekuaren? aurrean ?adiskidetzea? PSCk bakarrik ziurtatzen duela nabarmendu du Icetak
Bere alderdiaren aldeko botoa eskatzeko ?azken oihua? egin du Miquel Iceta PSCko hautagaiak. Benetako ?adiskidetzea? eta ?Kataluniako herria ez zatitzea? bermatuko duen boto-txartel bakarra sozialistena dela aldarrikatu du, eta ez Ciudadanosek proposatzen duen ?mendekua?.
PSCko hautagaiak azken mitinean parte hartu du Cornellan, 700 pertsonaren aurrean, besteak beste, Josep Borrell Europako Parlamentuko presidente ohia eta Antoni Balmon Cornellako alkatea lagun zituela.
Hitzaldian, alderdi laranja kritikatu du Icetak. Zerrendaburu sozialistaren hitzetan, ?adiskidetze? hitza erabiltzen dute, baina ?mendeku? tonuarekin.
"Hausturaren zauria ixteko" botoa eskatu du Rajoyk
Azkenik, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak itxi du PPCren hauteskunde-kanpaina. Independentistek eragindako ?hausturaren zauria ixteko, ostegunean hautetsontziak betetzea? eskatu du Rajoyk.
Hauteskunde-kanpaina ixteko afari-mitinean, Bartzelonan, Konstituzioaren 155. artikulua indarrean jartzeko erabakia azpimarratu du Rajoyk. Hauteskundeen ondoren PPk ?elkarrizketarako borondatea? izango duela iragarri du agintariak, baina ?ez dut inolako inposaketarik onartuko?, eta adiskidetzea eta legea betetzea defendatuko ditu.
Xavier Garcia Albiol PPCko zerrendaburuak Carles Puigdemonten eta Oriol Junquerasen aurka egin du ekitaldian: ?Ikusi nola zaudeten, bata atxilotuta eta behin-behineko espetxealdian eta bestea mila kilometrora?.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.