Puigdemont kargu-hartzean ez egotea 'instituzioekiko errespetu eza' dela esan du EAJk
Koldo Mediavilla EAJren Harreman Instituzionaletarako idazkariak uste du Carles Puigdemont inbestidura ekitaldian presentzialki ez egotea "zentzugabekeria" eta "instituzioek ordezkatzen dutenarekiko errespetu falta" litzatekeela. Gainera, hala egitea, "hezur haragizko buruzagi batengan sinestu zuten botoemaleekiko konpromisoa urratzea" litzatekeela gaineratu du.
Hala adierazi du bere blogean kaleratutako azken artikuluan. Azken egunotan Kataluniako Parlamentak Generalitateko hurrengo presidentearen kargu-hartzea hura bertan egon gabe egiteko aukeraren inguruan "zentzugabekeria gehiegi" entzuten ari direla esan du.
"Ez daukat inolako konplexurik Puigdemont presidenteari egindako jazarpen judiziala salatzeko. Injustoa da, arrazoirik gabekoa eta ulertezina Zuzenbide Estatu batean. Era berean, Junquerasen, 'jordien' eta kontseilarien kartzelaratzea ere izugarrikeria bat dela uste dut. Baina hori aitortuta, indar berberaz esan nahi dut presidentegaia kargu-hartze ekitaldian ez egotea zentzugabekeria dela. Instituzioek ordezkatzen dutenarekiko errespetu falta bat".
Errealitateari "muzin" egitea "konbenientzia edo segurtasunatik" "zilegi eta ulergarri" dela idatzi du Mediavillak, baina "herri baten eta bere ordezkaritza gorenaren dignitatea jokoan dagoenean, ez da bidezkoa errealitatetik kanpo aritzea, unibertso paralelo eta artifiziala bilatuz, hautagaiaren bortxaezintasuna lortzeko" iritzi dio.
Buruzagi jeltzalearen iritziz, ez da ulertzen herriaren borondateari "zilegitasuna" emateko, "joko arau demokratikoei buelta ematea, hautsi arte". "Hala egitea, nire iritziz, benetako herrialde bat zuzentzeko hezur haragizko buruzagi batengan sinestu zuten botoemaleekiko konpromisoa urratzea litzateke, hau ez baita Matrix, urrutiko aginduz gobernatzeko'.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri